blogak

Hezkidetzan esku hartzen

ESPAZIO PUBLIKOA ETA EMAKUMEAK

 




Genero desorekak espazio publikoan Randa Maroufi



Aurreko edizioetako Martaren post-a aukeratu dut: Zer ikusi hura ikasi. Zergatik? Beno,  Katixa Agirrek  aipatutako “Ikus-entzunezko sindromeak”  eta horien artean   Bechel sindromea interesgarria iruditu zait. Sindrome horrek dio pelikula, serie edo komik  batek genero filtroa pasatzeko 3 baldintza bete behar dituela:

1.     1. Pertsonaietako bik, gutxienez, emakumeak izan behar dira eta izendatu egin behar dira/2.      Batak  bestearekin hitz egin behar du/ 3.      Elkarrizketako gaia ez da gizona izan behar

Hau kontuan hartuta atera dezagun kontua ea zenbat eta zenbat pelikula zoragarririk ez luketeen filtroa pasako!!

Errealitateari begira betaurreko moreak jarrita zenbat eta zenbat egoera sozialek ere ez dutela filtroa pasatzen ikusten dugu. Astez aste horrekin konturatzen ari gara. Espazio publikoek gizarte lehentasunez hitz egiten dute, autobide erraldoiek, makro estadioek …. produktibitatea, indarra eta  boterea erdigunean jartzen dute. Arkitektura feministak honetan zer esan  eta  lan handia dauka.

Imaginario kolektiboan gelditzen diren emakumeak gutxi dira eta egia horren adierazle beste adibide batzuen artean hauek aipa ditzakegu: kaleen izenak, gure hiri eta herrietan ditugun emakumeen eskulturak, Historiatik iritsi zaizkigun emakumeen balentriak edo ekintza gogoangarriak…

Emakumeok plaza publikoan dugun espazioa beraz  murritza da. Beste adibide bat:  Gasteizko Azkena Rock jaialdiak duen  emakumeen presentzia eskasa.  2018an talde feministek salatu zuten moduan  berrogei taldeetatik soilik lautan egon ziren emakumeak.

Eta gure eskoletan zer gertatzen da?  berdin  harremanatzen gara neska edo mutilekin? Denbora berdina eskatzen diegu batzuei zein besteei?  Estereotipatuak ez diren mezuak bidaltzen dizkiegu? Exijentzia maila berdina al da? Galderak eta ideiak pentsatzeko dira.

Gero eta kontzienteagoak garenez aspektu batzuk aldatzen ari direla egia da,  eta horren lekuko   gure eskoletan patioak eraldatzeko ematen ari den mugimendua. 

Kaleen izenekin  pausoak ere ematen dira baina oso poliki.  Ateneok republikanok Gasteizko kaleak berrizendatzea eskatzen dute baina Gorka Urtaranek bakarrik espazio berriak emakume izenarekin bataiatu nahi ditu. 

Zer egin dezakegu? Errealitate sozialaren aztertzea, proposamen berrien ezagutzea, denon artean hausnarketa kritikoa burutzea,  sare moreak osatzea eta batzutan, zergatik ez,  artea, sormena, adimena, eta sentsibilitatea  erabiliz, nire alaba nagusiak dion moduan, barrikadetara jotzea!!


jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07