blogak

Hezkidetzan esku hartzen

ESKUBIDEAK

 


 

Txikitatik transmititzen digute kontuz ibili behar dugula, gure janzkerak eta jokaerak zaindu behar ditugula: “Badaezpada”.  Beldurra sartu digute gorputzean. Tristea bada ere, nik ere giltzak hartu izan ditut eskutan, nik ere mugikorretik hitz egitearen plantak egin ditut, nik ere 112 markatuta eduki dut mugikorrean prest, ni ere korrika hasi naiz nire atzetik tipo bat zetorrelako. Badaezpada.

 

#ElPresentÉsFeminista


Izaro Andresen hitzetan, oso ondo azaltzen du berak bere artikuluan Neskok beldurra pasatzen dugu. Serioa da, oso“​Gauez etxera bakarrik goazenean beldurra pasatzen dugu. Bakarrik goazela pausoak entzuten ditugunean, beldurra pasatzen dugu, eta azkar-azkar begiratzen dugu atzera automatikoki lasaituz datorrena emakumea bada. Bakarrik goazenean mutilen lagun talde baten ondotik pasatzean, beldurra pasatzen dugu. Egun argiz edo ilunetan ez gara leku berera korrika egitera joaten, beldurra pasatzen dugulako. Giltzak atzamar tartean indarrez eramaten ditugu babes bezala, beldurra pasatzen dugulako. Egiten duguna egiten dugula, dantza egin, kantu bat konposatu, bideo bat publikatu… Badakigu jasoko ditugun erantzun guztien artean, erantzun sexualen bat ere jasoko dugula”.


Alabak ahaldundu... eta semeak?

 

Baina norengandik babestu behar dugu? Zergatik, erosotuak gu izan arren, guk egiten ditugunak dira zalantzan jartzen direnak?

 

Helduek inkontzienteki transmititzen digute (dugu) beldurra emakumeoi: ez egon holako tokietan, kontuz! ez ibili gauean bakarrik, ez egin korrika gauez, adi norekin zabiltzan… Gure askatasuna murrizten dute eta errudun sentitzera eramaten gaituzte.



Indarkeria matxistaz aritzen garenean, arreta emakumeengan jartzen da. Baina begirada zabaldu behar dugu, arreta gizonengan jarri behar dugu. Horretarako, eskola, etxea eta gizartea eremu hezitzailea gara eta inplikatu egin behar gara. Hona hemen adibide bat, nola eraldatu “Txano gorritsuren ipuina” eta gure aliatua egin.



Horretarako indarkeria ezberdinak ezagutzea ezinbestekoa zaigu. Izebergaren bitartez sotilak direnak (mikromatxismoak, hizkera sexista, kontrola, umore eta txiste matxistak, inbisibilizatzea, baliogabetzea, gezurrak) eta agerikoak direnak (mespretxuak, umilazioak, xantaia emozionala, errudun sentiaraztea, alde batera utzi, oihuak, irainak, mehatxuak, sexu-erasoak, eraso fisikoak, bortxaketak, eta erailketak) ezagutu eta bereizi ditzakegu. Bide batez, gizonen batek ez badaki zer diren mikromatxismoak, bideo honetan hainbat agertzen dira. Zeintzuk ezagutu dituzu?

Hombres, hablemos de violencias machistas


Bideo ikusita egoera batzuk ezaguna egiten zaizkit bizi izan baititut eta gehiengoei ere berdina gertatu zaie.

Horrela ba, konturatu naiz:

-    Ezin da onartu munduko populazioaren erdia beste erdiarengatik beldurtua bizitzea eta batzuk beraien egoera pribilegiatu eta erosoari uko egin behar izango dioten arren, etorriko diren onurak positiboak izango dira guztiontzat. 

-     Nahiz eta kontzientzia piztuta izan, zoritxarrez matxismoa denok barneratuta dugula (neurri batean edo bestean).

-   Gizarte honetako askori, indarkeria matxista esaten diguten lehenengo momentuan, erahildako emakumeen kasuak eta bortxaketen inguruko ideiak datozkigu.

Hau dela eta, neure buruari galdetzen diot:

-       Noiz izango dugu berdintasuna?

-       Noizbait posible izango ote da umeak sexu-genero sistematik at heztea?

     Betidanik ikusi dut:

-       Gizon/mutil bati bere pribilegioei buruz hitz egiterakoan (eta batez ere haiei uko egiteari buruz denean) zelako arin ikusten da jarrera “defensiboan” jartzen direla.

Hau horrela, aurretik politika eta gizartearentzako erronka batzuk ditugu

El Tornillo 1x13 - Mejoras en la ley de violencia




 


 

Hauek dira eremu hezitzailean/ jendartean lantzeko zenbait erronka:

·         Arazoaren dimentsioaz jabetzea.

·         Emakumeak ahul eta biktima bezala hautematearen ideia deseraikitzea.

·    Autodefentsa Feministaren bitartez, indarkeria egoerak nola ekidin edo nola aurre egin   irakastea, nesken eta emakumeen ahalduntzea sustatzea.

·  Indarkeria matxistarekin amaitzeko mutilek duten ardura ikustaraztea, eta maskulinitate     hegemonikoa interpelatu eta markulinitate eredu berriak sortuz.

·         Maitasun erromantikoaren mitoaren eta ideologiaren deseraikuntza.

·         Mikromatxismoak identifikatu, salatu eta gainditzeko esku hartzea sustatzea.

·         LGTBIQ+fobiak bistaratu eta aniztasunaren ereduak baloratu, plazaratu eta normalizatzea.

 

Iazko post-en artean hauxe aukeratu dut https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/03/indarkeriaren-aurka-errespetuan.html. Agertzen diren artikulo batzuk oso interesgarriak iruditu baitzaizkit.

Bukatzeko gizonen eguna ere ospatzeko hausnarketa.

Tuerka News - 7 de Marzo Día del Hombre



jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07