blogak

Hezkidetzan esku hartzen

ERREZAGO EGITEN DUT BORROKA HASERRETIK TRISTURATIK BAINO



      Aste honetan, besteetan bezala post bat aukeratzea  zaila egiten zait. Post gehienetan, guztietan ez esateagatik  zerbait interesgarria eta aipagarria aurkitzen dut  baina tira, horietako bat aipatuko dut:   Emakumeok indartu, gure tokia hartu  bertan aipatzen diren  baliabidak merezi baitute. Mariam Morenoren bideoa oso aproposa da klaustrokideekin lan egiteko duen planteamenduagatik eta adierazteko forma atseginagatik. 

Emakumeen kontrako indarkeria sahiesteko lanketaren beharra, bai eskoletan bai jendartean, bere baitan justifikatzen da;  emakumeak hiltzen dituzten bitartean zorigaitz pertsonalak  eta arazo  politikoak  izango ditugu. Zer gertatuko zen hildakoak futbolariak izango balira? Zer gertatzen da maltratatzaile edo hiltzaileen buruan? Zer gertatzen da jendartean? Nola ongarritzen da eremu soziala halako basakeriak gertatzeko? Gizon gehienek hilketak kondenatu, arbuiatzen dituzten; gizon gehienek bere burua ez dute ikusten matxista  eta ez dute ikusten bere bizitzeko moduarekin eremu soziala ongarritzen dutela emakumeen hilketak gerta daitezen. Beraz  ikasleak berdintasunean eta bakean fomatzeko beharra, jendartea sensibilizatzeko beharra eta denon konpromisoaren beharra ukaezina da. 

Bi baliabide ekartzen dut lehena, mikro matxismoak lantzeko da, aproposa ikusten dudana adibidez DBHko 4. mailan.  Ez dugu ahaztu behar ideaia sotil hauek (batzutan ez hain sotilak) oso hedatuta daudenak  emakumeen kontrako indarkeria bultzaten dutela,

Mko matxismoekin apurtu-Mugarik gabe
Beste proposamena, lan egiteko ikasle nagusitxoekin ( DBHko 4.mailan eta irakasleekin erebai) irakurketa hau dugu: "Lehenago egingo die uko bere pribilegioei klase burgesak, gizonok baino"

Potere kontua da matxismoa, gaizki ulertutako potere kontua da indarkeria.  Maskulinitate berriak eraikitzeko bideak ireki behar, noski  eta horretarako ereduak badaude, emakumeenak, baina eredu horiei  jarraitzea ez da lan samurra  irakurketan aipatzen den gakoagatik hain zuzen ere,  gizonek beren pribilegioei uko egin behar baitiete. 

Emakumeak emakume izateagatik hiltzen dituzten bitartean  haserretik borrokatzea    gure eskubidea da!! 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07