blogak

Hezkidetzan esku hartzen

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

 

Batetik emakumeek historian zehar eginiko ekarpenak ikusezin bihurtzeko egin diren ahaleginak eta honek, hizkuntzan nola islatu den aztertu dugu aurreko asteetan. Oraingoan, emakumearen errepresentazioa eta denboraren erabilera aztergai dugu. Nola erabiltzen dira gure inguru gertuko espazio fisikoak, zenbat kale emakumeen izenekin?, zenbat monumentu emakumeak irudikatzen?...aipatzen ez bada, ikusezina da. 

 

Guzti hau, gure ikastetxeetako espazioen erabileran islatzen delarik, eskolako  patioko erdiko espazioak eta handienak  futbola gustatzen zaien mutilez okupatuak izaten dira, bazterretako espazio estuak  neskak eta futbolean egiten ez dutenen artean banatzen diren bitartean. Hauek, askoz gehiago dira eta espazio txikiena erabiltzen dute, eta zer nolako jokaera izaten dute baloia urrun botatzen dutenean … Horrela, urte askotan zehar sozializatzen dira  eta heltzen da momentua non ikasleek, egoera hau normalizazioz bizi izaten dutela. 

 

Komunen erabileraren inguruan Amelia Barquinek, mutilek pixa zutik egiten ikastea beharrezkoa ote den eta horrek maskulinitatearekin duen harremana eta bestetik, neskek eta mutilek komun desberdinak edukitzearen beharraz, eta honek dakartzan ondorioak aztertu ditu.

 

Hezkuntzak, ikasleen garapen integrala bultzatu behar du eta bide honetan, ezinbestekoa da, ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak bermatzea. Beraz,egoera honek ikastetxeetako espazioen berrantolaketara garamatza.

 

Teknologi berrien korronteak gogor  jotzen dabiltza eta haize berriak  ekarri dituzte eta dakartzate, hortik, hauen erabilpena sistema patriarkala zalantzan jartzeko. Ikus-entzunezkoetan ere asko esateko dago: zer adierazten dute marrazki bizidun gehienek?, filmek?, iragarkiek? Emakumearen presentzia, zer nolakoa?.... Marrazki bizidun, film edo iragarkietan estereotipoak oso markatuta egoten dira kasu gehienetan; emakume sumisoak, lirainak, ahulak, beldurtiak, etxeko lanak egiten edo etxe barruko eta kanpokoak aldi berean egiten gizonezkoak aisialdian edo kanpoko beharretan dauden bitartean. Askotan, seme-alaben heziketa eta zaintzaren ardura soilik emakumearen zeregin bezala agertzen da.

 

Gizonezkoen estereotipoa, indartsua, oldarkorra, abenturazalea ...modukoak adierazten dituzte ikus-entzunezko gehienak. Horregatik, ikasleek kontsumitzen dituzten entretenimendu bisualak sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko modukoak eskaini behar zaizkie. Eredu berdinkideagoak, eta anitzagoak. 

 

Espazioak berdinkideak izateaz gain, denboraren erabileraren kudeaketan ere berdinkidetasuna bermatu behar da.

 

 

 

Aurreko edizioetako aukeratu dudan posta hau da: DESERAIKIZ BERRERAIKITZEN: Egin lekua, eman denbora. Kale izenen oso deskribapen literarioa eta hausnarketa  erakargarria egin duelako. 

 

Bestalde, emakumeen erreprezentazioari buruzko galdera asko planteatzen dituelako:

“Zein izen du gure ikastetxeak? Zein jolas, ipuin, liburu, baliabide ditut ikasgelan? Nola antolatzen dugu jolas garaia? Gure ikastetxeko irakasleok zein eredu errepresentatzen ditugu? Zein adibide jartzen ditugu? Zein dira ikastetxeko garbitzaileak? Zergatik atezaina izenez ezagutzen dugu baina garbitzaileei, garbitzen duten emakumeak deitzen diegu? Zeini eskaintzen diegu denbora gehiago? Zein denbora baloratzen dugu gehiago? Ekar ditzagun ikasgelara, egin diezaiegun lekua eta ezagutu dezagun euren lana. Egin lekua eta eman denbora. Herriko kale izendegia ikasi badugu, goazen hezkidetzaren ikuspuntutik hau kritikatzera eta ikasleekin honetarako aldaketak proposatzera. Bada zer egin, bada nondik hasi, beraz, ekin norbere iraultzari, iraultza txiki askok ekarriko baitute aldaketa.”

 

Sentsibilizaziorako patioei buruzko bideo hau proposatzen dizuet:

 

Era berean, ikastetxe batean patioa eraldatu nahi izanez gero, hona hemen erreferentzi on bat prozesua bideratzeko: La transformación de los patios escolares: una propuesta desde la coeducación. 

 

https://webcache.googleusercontent.com/search?q=cache:IZIewId9_fsJ:https://consejoescolar.educacion.navarra.es/web1/wp-content/uploads/2016/10/908.pdf+&cd=1&hl=eu&ct=clnk&gl=es&client=firefox-b-d

  

 

Ikastetxean egin beharrekoak:

-   Espazio ezberdinen okupazioa eta erabilerak aztertu.

-  Ikastetxe osoko okupazio eta erabilera hezkidetzaileak bultzatu, espazio guztietan aniztasuna bermatuz.

o   Kiroletan. (Denek parte hartzeko jarduera fisikoak bultzatu)

o Jarduera alternatiboetarako espazio zentralak sortu (zibak, sokasaltoak, pinpon, malabarak, igela, horma-arbel erraldoiak, patinak…)

o   Jolas kooperatiboak sustatu.

-          Ikus-entzunezko materialak aztertu eta hezkidetzaileak direnak sailkatu.


-          Teknologi berrien erabilpenaren onurak eta arriskuez ohartarazi.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07