blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Erreferente bila

 

Historikoki ezkutatu dizkigute emakumeen ekarpenak. Isildu eta desagerrarazi gaituzte. Hor daukagu erronka handi bat. Izan gara, bagara eta izango gara.

Hasteko, iazko postekin ekingo diot.

Iazko posten artean Martaren honakoa aukeratu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/12/emakumeak-ikusarazi-bai-noski-nola.html

Izan ere, oso post konpletoa dela irizteaz gain, umorea hartzen du ardatz. Virginia Imaz hautatu du erreferente gisa, eta umoreari dagokion balioa ematen diola iruditu zait.

Nik hautatutako erreferentea Miren Amuriza Plaza bertsolari eta idazlea da. Izan ere, emakume gaztea izanik ere bere ekarpena sekulakoa izaten ari dela iruditzen zait, hainbat esparrutan.

Alde batetik, bertsolari bezala egindako lana eta ekarpena izugarria da, baita genero ikuspegitik ere. Horren adibide dira azkeneko Bizkaiko txapelketan botatako hiru bertso hauek, genero indarkeria hizpide hartuta.

https://bertsoa.eus/bertsoak/20061-miren-amuriza-bakarka

Bertsolaritzaren barruan egindako beste ekarpen ikaragarri bat doinutegiaren aldetikoa izan da. Besteak beste, Chavela Vargasen eta Silvia Perez Cruzen melodiak ekarri ditu bertso neurrira. Hemen ETBn horren inguruan egin zuten bideoaren zati bat:

https://www.youtube.com/watch?v=sPzDg0c712g


Gaiez eta doinuez gain, Amurizak emanaldi bereziak egin ditu bertsolaritza eta bestelakoak uztartuta. Horren adibide da Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariarekin batera egindako Gorria emanaldia.

https://youtu.be/as9Zy6qHN78




Azkenik, Mirenen idazle ibilbideaz aipu pare bat. Lehenik, oso azpimarratzekoak iruditzen zaizkit bi urtez Berria egunkarian egindako eguneroko zutabeak. Bestalde, Basa nobela idatzi zuen Igartza saria irabazi ostean. Oraintsu atera da gaztelaniazko bertsioan Miren Agur Meabek itzulita.

Beraz, diziplina ugaritan egindako ekarpenagatik euskal erreferente nagusienen artean jarriko nuke Miren Amuriza.

Aipatutako hau guztia lotzen dut eremu hezitzailean egin beharrekoekin. Euskal emakume erreferenteak behar ditugu. Esparru guztietan. Nora begiratu behar dute gure emakume gazteek, noren antza izan imajina dezaten, nora iritsi nahi duten, zer hartu eta zer berritu, baina abiapuntu bat izan behar dute. Hortik euren bidea egin dezaten. 




jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07