Aste honetako behaketarako maskunilitate berriak eta mikromatxismoetan sakondu dut. Maskunilitate berriei buruz aurkitu ditudan ereduak eta esperientziak askotarikoak izan dira. Oso gai interesgarria iruditu zait.
Hauek dira maskunilitate berrien ezaugarri aipatuenetako batzuk: enpatia, entzuteko gaitasuna, lidergoa betetzeko ohikoa ez den modu bat edo bikotekideekin eta, oro har, pertsona batzuekin harremanetan jartzeko modua, botere-harremanetan oinarritzen ez den modu bat.
Maskulinitate berrien ziurtasunak
Nire ustez, gizonek aurre egin beharreko arazo nagusietako bat "0" joerako hezkuntza emozionala, edo gauza bera dena, ezkutatzera, ukatzera edo sentimenduak erlatibizatzea.
Esan dezakegu hori dela "nahitaezko zerbitzu maskulinoaren" txanponaren beste aldea (edo une bakoitzean gizonengandik espero dena), indarra maskulinotasunaren elementu egituratzaileetako bat izatea.
Erabilera arruntekoak izaten jarraitzen duten esamoldeak:
"Mutilek ez dute negar egiten", "Indartsua izan behar duzu" edo "hori neskena da" maskulinotasun-eredu estereotipatu bat islatzen jarraitzen dute, eta eredu hori betetzearekin eta konkistatzearekin erlazionatzen da
"Gizon bihurtzearen" ideian mundu afektiboa eta emozionala elementu definitzaileetatik kanpo geratzen da. Gizon bat sentibera eta enpatikoa denean, ahula denean, kontsolatzen dakienean eta kontsolamendua bilatzen duenean, bere emozioak adierazten dituenean eta lehiakorra ez denean, automatikoki urruntzen da eredu horretatik.
Nire ustez, oso inportantea da emozioak umeen artean lantzea genero ezberdintasunik egin gabe. Haur Hezkuntzan hau lantzea ezinbestekoa da.
Aurrreko post-en artean Igorete-k idatzitakoa aukeratu dut "Gizon matxista naiz". Gizonek hitz egiten dutelako aukeratu dut, askotan entzuten zaigu guri eta erronka honetan denok daukagu zer esanik eta zer eginik.
Amaitzeko “Clonar un hombre” dokumentala gomendatzen dizuet. Hainbat gizonek egiten dituzten hausnarketak eta bizipenak entzuteko.