blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Emakumeok aktibatu egin behar dugu!

    Sare sozialak aztertzean eta irakurtzean, batez ere konturatu naiz ez dudala gehiegi hausnartzen sare sozialez egiten dudan erabilera. Onartzen dut informatzeko eta entretenitzeko erabiltzen ditudala, baina konturatu naiz horien kontsumitzaile baino ez naizela.

    Artikuluen bidez jabetu naiz ez dudala sare sozialetan aktiboki parte hartu eta ikusle hutsa naizela. Egia da giza eskubideen aurkako gauzak ikusten ditudanean salatu egiten ditudala, baina ez dut gehiago parte hartzen zenbait artikulu partekatzen edo like bat ematen izan ezik. Uste dut hori batez ere arriskatzeko beldurra ematen didalako dela, ez baitakit zein den horren azken erabilera.

    Zorte handia dudala uste dut, nire lagunek gai, artikulu eta gogoeta oso interesgarriak partekatzen dituztelako, eta horiek asko lagundu didate nire burua zabaltzen eta niretzat erreferente bihurtu diren hainbat pertsona eta talde ezagutzen. Hori guztia ikasgelan aplikatzea funtsezkoa iruditzen zait, Estibaliz Linaresek esan bezala, gure ikasleei horrelako erreferenteak, tresnak eta informazioa eman behar dizkiegu, beldurtu eta debekatu beharrean.

    Gehien harritu nauen gauzetako bat informatikakoa bezalako karreretako matrikulazio-datuak jaitsi izana da, duela urte batzuk gertatzen ez zena. Ez dakit zein den horren arrazoia, baina uste dut funtsezkoa dela oso txikitatik gure ikasleei bi sexuetako erreferenteak ematea hainbat arlotan. STEMetan, bereziki, funtsezkoa da identifika daitezkeen emakumezko erreferenteak azaltzea. Eta hezkidetza egunero lantzea (jostailuak, hizkuntza, ereduak, emozioen lanketa‚Ķ)

    Horregatik Ziberaktibismo hezkidetzailea ezinbestekoa iruditzen zait. Argi dagoelako genero arraila presente dagoela ingurune digitalean eta patriarkatuaren eragina, jendearten bezala, teknologia digitalean era agerikoa dela. Hori dela eta, emakuemak ezin gara kontsumitzaileak bakarrik izan, funtzeskoa da guk sortzaileak izatea.




 

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07