Eta orain, emakume errreferente bat aukeratzea tokatzen denean, zalantzak datoz, daudenen artean nor goraipatu, zein aukeratu, ospetsuak izan direnak edota isilpean aritu direnak, eremu publikora atera direnak edo etxeko beroa mantendu dutenak…? Behar beharrezkoak dira guztiak, batzuk zein besteak.
Egia da plazara atera diren horiekin gabe ezin izango ginela iritsi gauden punturaino beraz, beraien bizitza ematea emakume guzion eskubideen alde goraipatu egin behar dugu inongo dudarik gabe. Baina beste aldetik, familiak mantentzen beraien bizitza eman duten emakume indartsuak, ahulak, alaiak, tristeak, etsituak, borrokalariak…ere ezin ditugu ahaztu. Horiek ere goraipatu behar ditutu eta horrexegatik hain zuzen ere beste edizioetako post hau aukeratu dut:
Amonak non emakume indartsuak han!
Dena dela post honetan hurrengo emakumea aipatu dut. Fatima Mernissi.
Wikipediak egiten dion aurkezpena hau da: “Fatema edo Fatima Mernissi marokoar idazle eta soziologoa izan zen. Pariseko Unibertsitatean ikasi ondoren, herrialdeko feministarik ospetsuenetariko bat izan da. Emakumeen eskubideak defendatzeagatik eta Koranean mundu mailako aditua izateagatik nabarmendu zen”
Mendebaldeko harema izenburua duen bere liburu famatu batetik aterako esaldi bat dakart hona:
Indarkeria sinbolikoa, patriarkatuak dituen sexismo eta androzentrismoaren mekanismoen ondorio argia ikusten da.
Hurrengo paragrafoan ildo beretik jarraitzen du: “Ondoren, esperientzia desatsegina izan nuen ikusteko mendebaldeko munduan indarrean dagoen edertasun-estereotipoak psikologikoki mindu eta umiliatu egin dezakeela emakume bat. Bai eta Estatuak beloaren erabilera inposatzeko ordaindutako poliziaren jarrera ere, Iran, Afganistan edo Saudi Arabia bezalako muturreko erregimenak dituzten herrialdeetan”
Bidea egiten ari gara eta tinko bide horretatik jarratitu behar dugu!!