blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Emakumeen ekarpenak agerian jartzen!

 

Iazko sarrera hau gomendatzen dizuet Ikusezinak? Bai zera!. Hasieratik amaierara gustatu zait. Baina, sarreraren egileak hautatu duen emakume aintzidaria izan da gehien gustatu zaidana zeren eta emakume aitzindari gisa ulertzera ohituta gaudenaren kontra ( hau da,emakume zientzialaria, idazlea...,) emakume pailazoa aukeratu du, eta hori izugarri gustatzen zait.Virginia Imazi buruz bilatu dut interneten eta  aurkitu dut 2017an Emakunde Saria jaso zuela, "kontzientzia feminista duen ipuin kontalari eta pailazo bezala duen ibilbide luze eta ausartarengatik, eta emakume eta gizonen berdintasun eza ikustarazteko egindako lanarengatik".

Emakume aitzindari eta feminista guztien artean, honako hau aukeratu dut:

Ana María Martínez Sagi (1907-2000)

Kirolaria, poeta eta kazetaria. Espainiako xabalina txapelduna emakumezkoentzako atletismo nazionalean (1931), feminismo katalanaren aitzindaria eta Europako lehen emakumezko zuzendaria Futbol Klub batean: Bartzelona. Emakumearen sustapen eta parte-hartze politikoagatik beti kezkatuta, Martinez Sagik hainbat egunkari eta aldizkaritan parte hartu zuen Bigarren Errepublikan, eta Aragoiko frontetik kronikak egin zituen Gerra Zibilean, zauritu egin baitzuten. ( iturria:Ana María Martínez Sagi)

Emakume honek  hainbat arlotan lan egiteaz gain, atentzioa ematen dit, eta uste dut emakumeentzat erreferentea dela Ana María futbol talde bateko lehen emakume zuzendaria izatea. Futbola izugarri androzentrista den kirola da, beraz, gaur egungo emakumeok borrokan jarraitu beharko genuke emakume honek eman zuen lehen urrats ausart horrengatik.

Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak?

Nire ustez, gizartearen erronka da emakumeek esparru guztietan parte har dezaten bultzatzea. Bereziki azpimarratu behar da emakumeen presentzia txikiagoa duten esparruetan, hala nola kirola eta zientzia.

Bultzada hori errazteko, beharrezkoa da emakumeek erreferente femeninoak izatea eremu horietan; ikusgarritasuna eman behar zaie "tipikoki" maskulinoak diren lanbideetan aritzen diren emakumeei. Halaber, nesken artean bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzearekin lotutako ekimenei ikusgarritasuna ematen dieten kanpainak ere beharreskoak dira, hala nola STEAM hezkuntza.

Ezagutzaren adar guztietan emakumeen parte-hartzea sustatu behar da, gizonen eta emakumeen partaidetza bateratuak gizarte osoan duen garrantzia baloratuz.

 


jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07