blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Elkarbizitza eta zaintzak erdira!



Une honetan, koronabirusarekin, zaintzak, bizitzak, bizikidetza positiboa izan behar dutela gure izatearen erdigunea argi dugu.

Osasun-krisi honek agerian uzten du zaintza-lanen krisia ere. Noren esku uzten ditugu haurrak, eskola ez badago eta lanera joan behar badugu? Aitona-amonen eskuetan, gaixotasunekin, gaitz larriekin?

Izututa nauka pentsatzeak zenbat emakumek egongo diren orain etxean beren tratu txarren emailearekin, ihes egiteko aukerarik gabe.

Aurreko edizioko posten artean, Goreti Eskalzaren "Tratu onak” lana nabarmenduko nuke, eskaintzen digun gaiaren laburpenagatik, gogoeta eta baliabideengatik. Pertsonak eta zaintza bizitzako helburuen erdigunean jarri nahi izateak, egungo Hezkuntza sistemarekin talka egiten duela dio “sistemak, emaitzetan oinarritutako ikasteko modua lehenesten du eta exijentziek eta kontrolak pertsonaren dimentsio osoa galtzea” dakarrelako.  



Ikasleekin lan egiteko,  Bizikasi ekimenaren LH 5 eta 6 mailerako jarduera didaktikoa oso bailabide aproposa da: "Ondo konpontzen gara. Tratu onak nahiago"



Dinamika honetan tratu onak eta tratu txarrak bereiziko dituzte. Nola sentitzen gara gaizki tratatuak gaituztenean? Eta ondo tratatzen gaituztenean? Zer nahiago dugu?
Prestatuko dira txartel batzuk tratu onak edo txarrak agintzen dituztenak (ikus hurrengo orrian). Txartel horiek banatuko dira eta bakoitza tratatua izango da berak daraman txartelaren arabera.
Musika lasaia jarriko da, eta musika entzuten den bitartean, gelan ibiliko dira. Musika gelditzen denenean, ikasleak gelditu egingo dira. Ikasle bakoitzak txartela irakurriko dio ondoan edo parean dagoenari, eta hor agindutakoa egingo dio. Horrela egingo da denboratxo batean.
Ondoren, elkartuko dira antzeko aginduak dituztenak, hau da, tratu onak alde batean eta tratu txarrak bestaldean, eta kate moduko bat egingo dute, bata bestearen parean.
Behin bi kateak parez pare kokatuak daudela, bakoitzak bere txartela irakurriko du eta adibide bat jarriko du (eguneroko adibide bat). Bukaeran talde bakoitzak definitu beharko du zer diren tratu onak eta zer diren tratu txarrak. Definizio horiek gelan jarriko dituzte kartoi mehe batzuetan edo txartel handi batzuetan (ikus hurrengo orrian).
Ondoren, egindakoaren balorazioa egingo dute:
·       Nola sentitu zarete?
·       Zein katerekin sentitu zarete hobeto?
·       Zein katetatik nahiago duzue besteak tratatu?
·       Zein katetatik nahiago duzue tratatuak izan?
·       Zer ondorio ateratzen dituzue joko honetatik?
·       Konpromisoren bat hartuko zenukete?



LANTZEKO ERRONKAK JENDARTEAN

Gure bizitzan zoriontsuak izan gaitezen, funtsezkoa da harreman osasuntsuak eta jarrera positiboa izatea. Harreman onak dira nork bere buruarekin eta gainerakoekin errespetuan, askatasunean eta elkartasunean oinarritutakoak.
Tratu onak izatea eta zaintzaren kultura hau da: nork bere eta gainerakoen beharrei erreparatzea, eta behar horiek asebetetzeko ahaleginak egitea. Ahalegin horien artean, entzutea, lankidetzan jardutea, laguntza ematea eta eskatzea daude. Tratu onak eta txarrak bereiztu behar ditugu.



jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07