Jakina curriculuma eta baliabideak hezkidetzaileak izan behar direla!. Hala eta guztiz ere, kasu askotan, mugitzen gara hezkuntza sisteman eguneroko arintasunean eta beharretan baina bagara begirale hutsak edo betiko inertziak mugitzen gaitu. Hauxe da, legeak, curriculuma, liburu akademikoak, informazioa, errekurtsoak jasotzen ditugu, hainbat interesgarri irakurtzen ditugu, hainbat material erabiltzen ditugu. Baina…aktiboak, kritikoak, partaidetzaileak egunean ote gara?
Orokorrean, nahiko jarrera pasiboa izateko joera dago hezkuntza sisteman. Alde batetik, ikastetxe edo irakasle-autonomia ez dugulako izan eta bestetik, bakardadean lan egiteko ohitura edo onura… (parte-hartzeko lekua eta denbora ez dugu izan aproposa ikastetxeetan).
Gainera irakasle gehienok ez dugu parte hartzeko aukera izan curriculuma eraikitzen. Baina…interesa…nire ustez, itzelezko interesa dago.
Aukeratu dudan iazko sarreratik jarrillerak egindakoa da: https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/ikusten-duguna-egiten-dugu-curriculuma.html
Curriculumaren eraldaketa hitz egiten duelako aukeratu dut. Eta komunitatearen erara egitea planteatzen duelako.
Aste honetako gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko: Material eta baliabide hezkidetzaileak pilo daude; erabiltzeko prozesua bultzatu behar da; curriculua eraikitzeko bidea guztion ardura eta parte-hartzea izan behar da.
Ez da erreza ziberaktibismo edo aktibismo hezkidetzaile kontzeptuan murgiltzea. Hala ere, hainbat erreferente ditugu hezkuntzan eta gidak. Begirada zabala, adi egon behar eta partaidetza hezkidetzailea bultzatu behar dugu. Guk baditugu tresnak, gogoak, ilusioak eta une-guneak; beraz, egunean hezkidetza!.
Aste honetan Symabaloo ezagutzea izan da materiala bilatzeko aukerarik onena. Topatu dudan maskulinitatearen bideoa konpartitu nahi dut.