blogak

Hezkidetzan esku hartzen

DENOK PROTAGONISTA

 

Partaidetza parekideaz ari garen honetan, hona hemen partaidetza parekideaz ikusitakoaren inguruan sortu dudan akrostikoa:

 

Iazko sarrera hau hautatu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/denok-izan-behar-dugu-hitza.htmlIzan ere, interesgarria bezain ausarta iruditu zait azpimarratu duena:  partaidetzaren baldintzak  parte hartzen jakitea, parte hartu nahi izatea eta parte hartu ahal izatea dira; baldintza horiei, ordea, Zerbaiten partaide sentitzen bazara, parte hartzen duzu eta, parte hartzen baduzu, partaide sentitzen zara, gehitu die. Sorgin-gurpila dirudien arren, funtsa partaide sentitzean omen. 

Nire aburuz, parte hartzeko zergatiei zorrotz erreparatu behar zaie, bere baitan baitituzte motibazioa, gogoa, ilusioa, beharra. Hain zuzen ere, pertsona bakoitzaren interesekin, taldearekin partekatzen ditugunekin... zerikusi zuzena dute. Fokoa hor jartzea ezinbestekoa da, beraz.

Ildo horretatik, emakumeen partaidetza giza eskubideekin hertsiki dagoelako lotua,  festetan emakumeen parte-hartzeari garrantzitsu iritzita, Emakundek emakumeen parte-hartzea sustatzeko estrategiak barnebiltzen dituen txosten interesgarri hau kaleratu zuen iaz: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HERRIETAKO JAIETAN EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA SUSTATZEKO ESTRATEGIAK. Kontuan hartzeko urrats garrantzitsua, inondik inora.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07