blogak

Hezkidetzan esku hartzen

De Minimis Non Curat Lex


Latinismoak zera dio, legea ez dela garrantzirik gabeko auziez edo gai hutsalez arduratzen. Hala bada, genero-ikuspegiak osagai estrategikoa izan behar duela argi dago, legeri anitza baitago hori lortzeko. Begi-bistakoa da legeak beteak izateko sortzen direla. Hain zuzen ere, dagoen behar bati erantzuteko baliagarri direlakoan. Eskolan balioen aldaketa sustatu beharra dago ikasle guztiak askatasunez bere osotasunean gara daitezen.
Hona Hezkidetzaren marko legala irakurri ostean, bildutako kontzeptuen hitz-hodeia:

Egia esan, aipatutako lege eta dekretu guztien berri nuen, ez nintzen detaile txiki guztiena, baina bai zertzelada orokorrena. Oraintxe bertan bi dira eranguratsuak EAErako: Heziberri 2020 eta II. Hezkidetza Plana, horietan murgilduta baikaude. Azken honi buruzko azalpen argia ematen du Marian Morenok modu erakargarrian.

Zutaberik garrantzitsuena eta gainontzekoak zeharkatzen dituena, ene ustez, lehena da: Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean. Hau da gure egunerokoan landu behar dugun giltza, gakoa.
 
Hezitzaileok geure eguneroko jardunean egiten dugunak, esaten dugunak, adierazten dugunak, transmititzen dugunak, azken batean bizitzan dugun egoteko moduak hezkidetzailea izan behar du. Ez dugu itxaron behar ikastetxeak plan bat aurrera atera dezan geure ekarpena egiteko. Kontzientzia hartu behar dugu eta balioen aldaketa geuregan gauzatu, modu eraikitzailean kritikoak izan beharko genuke geure buruekin. 
Hala ere, ikastetxeetako zuzendaritzek apustu garbia egin beharko lukete curriculumean, programazioetan, materialetan, jardueretan, espazioetan, prestakuntzan… hezkidetzaileak izan daitezen.


Horrez gain, edo horri lotuta, eta legedia irakurri ostean, bi helburu nabarmenduko nituzke hezkuntza munduan:
  1. Ikastetxe hezkidetzaileen kopurua handitzea
  2. Hezkuntza komunitate osoak prestakuntza jasotzea
Horretarako, noski, BALIABIDEAK ezinbestekoak dira. Ez da nahikoa lege, arau eta dekretuak idaztearekin.
Legeak idaztea primeran dago, eta beharrezkoa da, baina nola ziurtatuko da legedi horretan aipatua bete egiten dela? Nire ustez, jarraipen estua eta benetakoa falta da eta horretan jarri beharko litzateke indarra. Ikuskaritzak horri eutsi behar dio.

 

Aurreko edizioetakoen artean, Argiñe Alacano Loitikdioen bezala, paperak dena aguantatzen du... “Hezkidetza ezin da borondate-kontu bat izan. Ezin dugu pisu guztia pertsonen inplikazioarengan utzi. Instituzio guztien inplikazioa behar da; aurrekontuak eta baliabideak eskainiz.”
Ez dadila paper bustia bihurtu…





 
 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07