blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Buruzagiaren tresnek ez dute sekula buruzagiaren etxea desmontatuko, edo agian bai...


Ziberhezkidetza ezinbestekoa da. Gero eta teknologizatuagoa eta konektatuagoa dagoen mundu honetan beharrezkoa da bertan aktibismoa eta aldaketarako eragina eta borroka egitea. Hori baita, dirudienez, gizartearen patua. Eta tendentzia horren baitan, berdintasuna eskuratzea izan behar du xedea. Helburu hori nola lortu? Posiblea da berdintasunezko ingurune birtual orekatu bat sortzea? Ni baiezkoan nago konbentzituta.

Ezin dugu alde batera utzi teknologia ugazabaren "etxea" dela. Twitter, Facebook, Instagram... bezalako aplikazioak dinamika jakin batzuk jarraitzeko eginak daude. Bat-bateko informazio jarioa, etengabeko irudi, musika eta bestelakoen bonbardaketa masiboa dira horien helburua; kontsumismoa, aspertzeko eta hausnartzeko etenaldi eza. Sosegua, patxada, lasaitasuna behar dira zeinbait gauza prosezatzeko. Dena ezin da bat batea aztertu, pentsatu, hausnartu... DENBORA behar da. Eta denbora horren kontrako eroaldiak baldintzatzen du "etxe" horietako arrakasta. 

Sistema barrutik suntsitzeko esperantzarekin, sare sozialetaz baliatuz, horiek hausteko aukera ikusten dut irtenbide gisa. (eta hemen eztabaida zabaltzen dut ea posiblea den espazio horietan berdintasun, oreka edota demokratizazioa lortzea). Sortuak dauden eta  etorkizunean sortuko diren plataforma, talde, ziberekintzaile feminista, minorien aldeko zirberreragile etab.-en helbura kontzientziaziorako eta aldaketarako aurrerapausu bezala ikusten ditut nik, gero "etxe" horiek barrutik hausteko eta "etxe" berriak eraikitzeko. "Etxe" berri horiek, non eta harreman orekatu, parekide eta seguruak izango direlarik, benetan, denok etxean gaudela sentitzeko helburuarekin sortu daitezke. Baina horretarako benetako munduan, mundu errealean egin behar da lana baita. Bi mundu horietan egin behar dira egin beharreko aldaketak (hezkidetzan hezi), bien arteko dependentzia, eragina eta mendekotasuna baitago. 

Beraz, nire iritzia da dauden sare sozialen dinamikak hautsi dezaketen beste sare sozial berriak eraikitzea. Nola? Partaidetza orekatua eta berdintasuna helburu dituen idealen pean diseinatutako sare sozialak sortuz. Badaude alternatibak, baina "moda" edo "tendentzia" bilakatu beharko ditugu edo gutxienez daudenen dominazioa hautsi.

Sare sozialen aurkako talibana ematen badut ere erabili egiten ditut, uste dut plataforma eraginkorrak direla, informazioa eskuratzeko eta partekatzeko. Ez naiz erabiltzaile aktiboa, ez dut nire informazio askorik partekatzen, baina egunero sartzen naiz bertan zer eskegi den kuxkueatzera. Eta lagungarria zait askotan ikuspegi desberdinak ulertzeko eta askotan gustuko ditut. Nire kontraesanetako bat da, baina aurreko lerroetan idatzitakoa hausnartzeara eraman naute.






jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07