blogak

Hezkidetzan esku hartzen

BOTA DEZALA GURE AHOTSA!

    Postaren hasieran esan nahiko nuke feminismoak pertsonalki lagundu didala

parte hartzen jakiten, parte hartu ahal izaten eta parte hartu nahi izaten.

Duela 8, 10 urte, nire ahotsa zenbait gunetan entzunarazteko gai izango nintzela

esaten badidate, egia ez zela esango nukeen.



   Militantzia aktiboagoa izan dudan urte hauetan, espazio atseginetan, ez

mistoetan, non pertsona bakoitzaren beharrak eta interesak baloratzen diren, 

txandak zaintzen diren, ahots guztiak entzuten eta kontuan hartzen diren..., 

pixkanaka beldur asko gainditzeko gai izan naiz, foro askotan parte hartzeko 

orduan blokeatu egiten ninduten beldurrak.



   Egia esan, bide pertsonal horrek ere ikusarazi dit espazio ez mistoetan

emakumeok askoz ere zailagoa dugula gure ahotsa entzunaraztea. 

   
    Aste honetan, kide naizen taldeetako batean online egindako bilera batean, parte

hartzen genuen jendearen esku-hartzearen denborak neurtu nuen, eta argi eta 

garbi, gutxiengoan egon arren, gizonen ahotsak gureak baino gehiago entzun 

ziren. Harik eta, adeitasunez, eztabaidan parte hartzeko aukerarik izan ez zuen 

jendea (emakumeak) zegoela gogoratu behar izan nuen arte.

Nerea Pérez de las Herasek esaten duen moduan, patriarkatuak gure ahotsa 

lapurtzeari utz dezala.




   Parte-hartze parekidea lortzeko ikasgelan zer egin dezakedan hausnartzean, oso

interesgarria iruditu zait “Partaidetza, gurekin bada, izango da” dokumentua, eta

irakurtzean duela urte asko hitz egitera etorri zitzaizkigun sistema bat etorri 

zitzaidan burura. Golden Five zuen izena. Hezitzaileak 5 ikaslerengan jartzen du

arreta aldian-aldian, denbora-tarte batean; hartara, behatu egiten ditu, baina 

protagonismoa ere ematen die. Uste dut metodo honek taldeko inor oharkabean ez

uzten laguntzen digula.



   Amaitzeko, Leire Garroren post-a gomendatzen dizuet oraingoan, parte-hartze

parekidearen munduan murgiltzen jarraitzeko material piloa eskaintzen baitigu.









jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07