blogak

Hezkidetzan esku hartzen

BETAURREKO MOREAK


 BETAURREKO MOREAK




Ikastaroa amaitzear dago eta nik eskerrak eman nahi ditut! Orain nire begirada guziz aldatu da eta hemendi aurrera ez ditut kenduko betaurreko moreak.

Hezkuntza-sistemarakoa EAK-ko II.Hezkidetza-Planak zehazten dituen hezkidetza zutabeak nire bulegoan ditut itsatsita eta nire buruan eta bihotzean ondo gordeta:


Ikastaroa bukatzen ari da eta izugarrizko esperientzia izan da. Izan dudan ikastaroetatik gehien inplikarazi nauena dudarik gabe. 
Ikastaroaren 1.blokeko 1.astean irakurri genituen 10 argibide garrantzitsuak berriz ere irakurri ditut gaur eta irakurri nituenean ados banengoen ere, orain guztiz garrantzitsuak iruditzen zaizkit argibide hauek:

1. Hezkidetza lantzeak ez du izan behar lan gehiago, beste modu batean egitea baizik.
2. Eskolan isaltzen dena gizartean dagoen sexismoaren ondorioa da.
3. Eskola gizarte-aldaketarako eragile esanguratsua da.
4. Diskriminazio sexistak gainditzeko eskolan eta ekintza-positiboak beharrezkoak dira.
5. Gaur egun, oraindik ere, ikasketak eta aukera profesionalak ez dira askatasunez hartutako erabakiak. Genero-agindu asko daude oraindik.
6. Aukera berdintasunaren aldeko borroka emakumeen zein gizonen aldeko borroka da.
7. Hezkidetza hezitzaile guztion ardura da.
8. Norberak dituen estereotipoak eta bere transmisoaren inguruko hausnarketa sakona egin behar da.
9. Ez da nahikoa asoak izatea, prestakuntza beharrezkoa da gero prkatikara iristeko.
10. Adin guzietan lantzeko beharra dago.

Betaurreko moreak jantzita, 10 argibide hauek desberdin irakurri ditut orain apirilean eta konturatu naiz zenbat gauza ikasi ditugun ikastaro honetan. Ordu eta jarduera asko izan dira, irakurgai asko eta guztiz esanguratsuak. Astez-aste, betaurreko moreak nire begirada aldatzen lagundu naute bai maila pertsonalean  eta profesionalean eta guzti honek, noski, nire inguruan eragin handia izan du.


Bideo oso ondo  laburtzen du  22 aste hauetan bizitakoaren prozesua.

Bestalde, Hezkidetzan esku hartzen ikastaroari lotuko nizkioke 3 adjetibo hauek: AUSARTA, ATSEGIN eta IRAUNKOR.. 3 sentimendu: EKINTZAILETASUNA, SEGURTASUN AFEKTIBOA, KOSTANTZIA.

Astero beste ikaskideen ekarpenak irakurri eta ebaluatu ahal izan ditut ere. Izugarrizko lan politta egin dugula iruditu zait 6.edizio honetan. Astero egin ditugun hausnarketak eta erabili ditugun baliabide digital guztiak aho bete hortz utzi naute. Errespetutik idatziriko iritziak eta kriterio handiko iritzi eta hausnarketak. Gogoz eta arduraz hartu dugu parte, bide baketsuetatik gure eskolak eraldatzen , iritziak adieraziz, defendituz eta gainerako ikaskideen iritziak errespetatuz. 

Etorkizun hurbilean, inoiz kenduko ez ditudan betaurrekoak jantzita izango ditut eta orokorrean munduarekin dudan harremana orekan egon behar den partea naizela/garela ulertzea, bizitzaren parte bat, azken finean emakumeak gizartean ditugun zereginak, kokapenak, beharrak, desioak etab. kontuan izatea.

Bukatzeko, eta Mari Luz Estebanek dioen leloa txalotuz, FEMINISMOA ZERBAIT BADA, KOLEKTIBOA DELA ikasi dut ikastaroan.

Bihotzen, eskerrik asko!











jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07