blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Baziren, badira eta izango dira...

 


Urteetan, mendeetan, helarazi digute ez zeudela, ez zela izan  emakumezko sortzailerik.  Eta sarri hura sinistu dugu.  Gutxi dira, baina  baziren, gero eta gehiago dira. Bide horretan, ezinbestekoa izango zaigu  horrela zergatik izan zen azaltzea.  Inoiz gutxi gertatzen baitira gauzak arrazoi barik. 

Hala, horrekin batera, bidea dugu izandakoak gogora ekartzea,  eurek egindakoa balioan jartzea. Ez baitzen, eurentzat, erraza izango egin zutena egitea. Halere, egin zuten; egitera ausartu ziren. Sentitzen zuten bulkada edozein zapalkuntza baino indartsuagoa izan zen.

Honekin lotuta, hauxe da aukeratu dudan artikulua. Oso interesgarria iruditu zait, gainera, bertan Bizenta Mogel nire idazle kuttunaren berri ematen da.

Gaur, abenduaren 3a izanik,  emakumezko euskara sustatzaile bat gogora ekarri nahi dut: Elbiria Zipitria. 

Elbira Justa Zipitria Irastortza maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria izan zen. 

Horrela zioen Elbiria Zipitriak: 

"Txori bakoitzak bere abestia, Herri bakoitzak bere hizkera, 

Euskaldunok euskera! 

Guk ahal ditugun hizkuntza gehienak ikasiko ditugu: 

buruan hiru... edo, baina bihotzean bakarra: gurea!"



Hemen, Elbiria gertuagotik ezagutzeko aukera: 




jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07