blogak

Hezkidetzan esku hartzen

(B)ALIA GAITEZEN

 

Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruko hausnarketa honetan hainbat ideia etorri zaizkit burura eta hauek izan dira ni bigarren hezkuntzan lanean egon naizenean izan edo aurkitu izan ditudan zailtasun batzuk. :


- Hasiera batean bilatu ditudan baliabide gehienak hezkuntzako lehen bi etapetara bideratuta daude gehienak.

- Horrek Bigarren hezkuntzan, batxilergoan eta lanbide heziketan dauden interes falta bati erantzuten diola esango nuke, horretara bideratutako baliabide gutxiago sortzen ditugulako.

- Azken etapa hauetan irakasle bakoitza bere materiara mugatzen diren ezagutzak ematera bideratzen gaituzte. Edukiek oraindik ere pisu handia dute, garrantzitsuena curriculumean dauden eduki guztiak ematea dela sinetsita gaude.

- Balioa hezkidetzaileak lantzeko tailerrak eta tutoretza bezalako orduak daudenaren aitzakia askotan entzuten da.

- Ikasleen jarrera eta balio desegokien zergatia azaltzeko eskolaz kanpo dauden errealitatean bilatzen saiatzen gara, errua kenduz.Aurreko etapetakolankideei errua botatzeko joera handia dago.

- Orduan ikuspegi hezkidetzailea txertatzea irakaslearen esku geratzen da. Honek ere hezkidetza zer den eta nola landu irakasle bakoitzaren ezagutzaren menpe uzten du eta orokorrean formakuntza falta dagoela esango nuke.

#Rosana-rensarrera aipatu nahiko nuke, bertan Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergora bideratutako hausnarketa eta materiala aurkezten duelako.




Askotan zientziaren zurruntasunak gai hezkidetzaileak lantzeko aukerarik ematen ez duela pentsatzen dugu askok. Beti dago aukera ikuspegi hezkidetzailea txertatzeko daukagun material ez hezkidetzailearen inguruko kritika sustatuz, berau moldatuz edo eta egokiagoa den batengatik aldatuz.

Amaitzeko #Igoreteproposatutako bideointeresgarri batekin utziko zaituztet.


 

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07