Ariketari jarraituz, nire inguruko 6 pertsonari hezkidetza zer den galdetzean, askotariko erantzunak jaso ditut. Orokorrean, lantokiaren edota inguru soziokulturalaren araberako erantzunak jaso ditut. Kontextu horren arabera, batzuk besteak baino "jarriagoak" daude hezkidetzan.
Hurrengo taulan bildu ditut jasotako emaitzak:
Pertsona | Hezkidetza hitza entzun duzu? | Zer da? | Ildoak |
Bigarren hezkuntzako irakasle bat
| Bai | Umeak genero-estereotiporik gabe heztea | Pentsamendu kritikoa eta berdintasun erreala |
Lanbide Heziketako irakasle bat | Bai | Generotik at egiten den hezkuntza | Genero roletatik at heztea |
Lehen hezkuntzako ume baten aitona
| Ez | Ez dakit | Ez dakit |
Kuadrilla-kidea (seme-alabarik gabea) | Ez | Ideiarik ez | Ez dakit |
Kuadrilla-kidea (seme baten gurasoa) | Bai | Neska eta mutilak berdintasunean heztea | Feminismoa |
Kuadrilla-kidea (seme-alabarik gabea) | Bai | Berdintasunean oinarritutako heziketa | Berdintasuna |
Hezkidetzaren inguruan ikusitakoan oinarrituta eta hezkidetza zer den pentsatzean, burura etortzen zaizkidan hitz edota esaldiekin AKROSTIKOA osatu dut:
Bestetik, gaiarekin erlazionatuta, aurreko edizioetako #Maritxuren sarrera gomendatu nahiko nuke, ekarpen interesgarriak egiten dituela uste baitut eta hezkidetza zer den jorratzeko material interesgarria bildu duelako.
Link-a: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/10/hezkidetzan-kokatzen.html
Azkenik, ikerketetan oinarrituta, hezkidetza lantzeko milaka argudio topa ditzakegu, baina inguru hurbilean hezkidetza lantzeko 5 arrazoi nagusi nabarmenduko nituzke:
v Gaur egungo gizarteak oinarrizko aldaketak eskatzen dituelako.
v Genero bitarrean identifikatzen ez diren pertsonengatik.
v Indarkeria matxistarekin errotik desagertarazteko.
v Askatasunez bizitzeko eskubidea bermatzeko.
v Estereotipoekin amaitzeko.
Hemen uzten dizuet gaiarekin zerikusia duen Quinoren bineta bat.