blogak

Hezkidetzan esku hartzen

AURKEZPENA #IdoiaE

AURKEZPENA #IdoiaE
 

 

Bigarren Hezkuntzako irakaslea banaiz ere, irakasleei hizkuntza-maila hobetzen laguntzeko euskara  saioak ematen dihardut gaur egun; izan ere, irakasleon hizkuntza-gaitasuna hobetzeak ikasleen hizkuntza gaitasunean eragin zuzena dauka. Irakasleok hezkidetzan trebatzeak, hortaz, zuzenean eragingo du ikastetxeetan, eta, jakina, ikastetxetakoak gizartean izango du isla. Berdintasunaren bidean aurrera egiteko, beraz, irakaslea naizen aldetik (eta baita hiritar gisa ere, noski), nire aletxoa jarri nuke. Hain zuzen ere, horrexegatik ekin diot HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN ikastaroari.

Aurrez aurrekoaren zalea naiz eta ez hainbeste online jardunzale, baina itxaropenez eta baikor begiratzen diot ikastaroari: erronka bat da niretzat. Lantalde birtuala izango garenez, Eugenek bezala, neuk ere enpatiaz jokatzea zinez eskertuko nuke; horrekin batera, baita umoreari eustea ere, asko laguntzen du eta.

Abestien, animalien eta koloreen… inguruan pentsatzen jarrita, Pantxoa eta Peioren  “Urtxintxak oihanian” datorkit burura. Hainbeste iradokitzen dit…

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07