blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Askatasunaren konkistan...

Aste honetako irakurgaiak irakurri ondoren, argi dago feminismoa egiteko modu oso desberdinak daudela. Rosario Carrascok eta Ana Cubillok esaten duten bezala: "feminismoa gaur egun agintzen duen gizarte sistema, patriarkatua, salatzen eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, filosofiko, ekonomiko eta kulturala da. Bere helburua emakume eta gizonen arteko aukera bersintasuna lortzea da". Aurretik esan bezala, modu eta teoria anitzak daude, baina denek bat egiten dute bi emakume hauek esandakoarekin.
Hona hemen bideo tabur bat feminismoaren historia  laburbiltzen duena: 


Honekin lotuta aurreko edizioetako post-en artean Maitek ere feminismoaren historiaz aritu zen eta interesgarria iruditu zait jakiteko nondik gatozen. 

Niri dagokionez eta nire ustetan, feminismoaren presentzia handia izan da nire bizitza osoan zehar, baina uste dut presentzia hori modu ez kontzientean izan dela.  Gaur egun, modu kontziente batean ari naiz feminismoan, eta hezitzaile bezala erronka pertsonalak planteatzen ditut. Alde batetik, txiki txikitatik, eta haur hezkuntzako irakaslea izanik, garrantzitsua iruditzen zait eta ezinbestekoa adin hauetan jasotzen dituzten eraso heteropatriarkalei aurre egitea eta ikasleei estragegia ugari aurkeztea. Pertsona guztien ahalduntzea bultzatzea, eta hierarkizatu gabeko jendartea lortzea.
Bestetik, azpimarratu nahikoa nuke gure ikasleek txiki txikitatik sistema kapitalista patriarkalean murgilduta biziko direla. Horregatik, ez da bakarrik umeekin egin beharreko lanketa bat, baizik eta jendarte osoarekin, eskola komunitate osoarekin, betaurreko moreen zabalkuntza eginez. 
Nire hausnarketarekin jarraituz, kalean askotan entzun dudan komentarioa izan da “Feminismoa modan dagoela”. Egia da feminismo gero eta presentzia handiagoa duela herrietan, herri desberdinen kulturak, hedabideetan… Baina ezin dugu esan feminismia moda bat denik. 
Bestetik, inguruan galdetu dudanean prestakuntza akademikoan feminismoaren aipamenak jaso duten edo ez, orokorrean erantzunak ezezkoak izan dira. Gainera, galdetutako jendea hezkuntzan murgilduta dagoena da. 

Bukatzeko, emakume feminista bat aukeratu behar genuine. interneten arakatu ondoren,  Oihana Etxebarrieta-rekin gelditzen naiz. Zergatik? Feminista delako, eta gainera esukalduna delako. Laburbiltzen, Oihana alor askotan aritua da, komunikazioa, heziketa eta espetxe analisiak dira beraren ardatz nagusiak, beti begirada feministarekin. Gabiltza, emakume adituen biltoki digitalaren egileetako bat, eta azkeneko urteetan komunikazio feministaz hausnartzen ibili da. “Harreman afektibo sexualak espetxean, askatasun (g)une?” tesinaren egilea da. Ikasketa feministak eta generoko masterrean egin zuen lan hau eta garaitik, espetxearen analisia landu du ikuspegi feministatik. Torturak, emakume presoak, presoen senitarteko eta lagunei espetxeak eragiten dizkien egoerak… gai guzti hauek lantzen jarraitzen ditu. Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea da. Antxeta Irratian, emakume etorkinak irratigintzan integratzeko lanean egon da. Urte luzez Emagin elkarteko eta Bizkaiko Urtxintxa eskolako formatzailea izan da Hezkidetzan. Ikusten duzuenez, pertsona oso interesgarria, espetxeetako beste errealitate horretan sakontzen duena, beti ere feminismoaren ikuspegia alde batera utzi gabe. 



Gehiago ikusi

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07