blogak

Hezkidetzan esku hartzen

"ARTE TA PARTE"








IAZKO BLOG BAT GOMENDATU:

 

“PARTAIDETZA: GUZTIONA, GUZTIOKIN, GUZTIONTZAT!!”

 

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/partaidetza-guztiona-guztiokin.html

Blog-post hau aukeratu dot arrazoi hauengatik: edukin interesgarriak; azalpen argi eta koherenteak; estekak,… Are gehiago, hezkuntza eremurako metodologia eta ikastetxearen egitura eta antolaketaz hitzegiten du  modu didaktikoan. Azpimarratzen du ere zehar- konpetentzien garrantzia partaidetza sustatzeko garaian. Eta dena modu ezin hobean azalduta. Hortaz, hobekuntza proposamenik sartzeko aukerari gutxi ematen ditu…

 

Zure inguruan partaidetzaren inguruan behatu duzun aspektu esanguratsuren bat aipatu.

Aurreko blog postetan ere inoiz komentatu izan dot hezkuntza eremuan emakumezkoak gehientsu direla kopuruz, hortaz partaidetza aldetik ez dot ikusten horrenbeste arazo. Beste arazo bat izango zen ikaslego eremura murgiltzea edota zuzendaritza karguetan enfokatzea atentzioa. Azken honi buruz ez daukat estadistikarik baina esperientzia pertsonalak esaten dozta parekotasuna maila honetan ere bide onetik doala. Dana dala, estatistika zehatz bat beharko genuke horrelako baieztapen bat modu orokorrean adierazteko.

Baina momentu honetan administrazioko lan eremura murgildu behar naiz, horretan bait dihardut. Eta lan eremu konkretu honetan, gizonezko hainbat badago ere emakumeak dira gehientsu, burutza kargutan batez ere. Hortaz, egoera ezin hobea genero parekotasun ikuspuntutik. Dena dela, gure administrazioko bilgunetan behaketa egin ostean, gehitu behar dot emakumeen parte hartzea ez dela murritzagoa ez kopuruz ez kalitatez gizonezkoen parte-hartzekin konparatuz. Are gehiago, sarritan eredu dira gizonontzako.  

 

 

 

Inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatu.

Heziberri 2020ak aholkatzen duen bezala, metodologia aktiboak dira aproposenak parte-hartzea sustatzeko. Hor ditugu ikasketa kooperatiboa, Ikasketa Zerbitzua, proiektuka lan egitea,… Baina metodologia guztien hauek aplikatu arren irakaslea da guztion parte hartze aktiboen gidari.  




Denok ezagutu doguz egoerak non ikasleak kukiltzen diren besteen aurrean parte hartzeko garaian, batez ere ahoz esan behar dutenean beraien iritzia, zalantzak galdetu edota irakasleak galdetukoari erantzun behar. Egia da lotsa sentsazio hori ez dela haur eta gazteena solik, nagusion artean ere ohikoa delarik. Baina ikasleetara bueltatuz, nik behintzat ezin dot esan sexuaren arabera ikusi dodanik partaidetzaren murrizketa. Ikasle batzuk oso parte hartzaileak dira (batzutan gehiegikeriekin ere, besteen parte hartze aukerak murriztuz, baina horretarako dago irakasle-moderatzailea) eta beste batzuk ez horrenbeste, beti ere beraien nortasunaren eta testuinguruaren arabera. Zer egin dezake horrelako egoeren aurrean irakasleak?

Modu oso erraz eta eraginkorra talde txikiak sortzea da. Ez da berdina norbere iritzia plazaratzea 3 kideen aurrean ala 20 kideen aurreran. Talde txikiak osatzeko garaian praktikoena ingurukoekin biltzea bada ere, irakasleak kontu handia izan behar du sexu bakarreko taldeak osatu ez daitezen. Talde txiki bakoitzean bozeramaile bat egongo da, gero honek adieraziko duelarik jasotako iritziak talde handian. Horrela, modu ez zuzenean bada ere, ikasle guztiak sentituko dira beraien iritzia emateko aukera izan dutela testuinguru errazago batetan eta talde handiaren presiorik gabe.

 

Bestalde, egokia iruditu zait hurrengoko GLOSARIOA, non oinarrizko kontzeptuak azaltzen diren hiztegi moduan aurkeztuta eta ahur eta gazteen partaidetza eskubideen alorrean.





Klikatu ahal dozu irudian bertan esteka zabaltzeko:

 

https://www.unicef.es/sites/unicef.es/files/educa/unicef-educa-glosario-derecho-participacion-infantil-adolescente-ciudadania.pdf

 

 

Azkenik, bideo bat proposatzen dot partaidetza sustatzeko esperientziekin Haur Hezkuntzako geletan. Madrileko Unibertsitate Autonomokoaren da.

 




 

https://youtu.be/8M1PAMKaCwg














 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07