blogak

Hezkidetzan esku hartzen

 

EZ GAITUZUE IKUSTEN BAINA HEMEN GAUDE!!!

Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabileraren hausnarketa egin dugu. Argi eta garbi dago erronka itzelak ditugula jendartean.

Hasteko, estereotipoak alde batera utzi behar ditugu eta aniztasuna zabaldu jendartean desberdina dena errespetu osoz tratatuz.



Beste aldetik, historian zehar irabazitako tokia eta merezimendua eman behar diegu emakumeei hirietako kaleetara eta bazter guztietara ateratzen. Ikerketak eta hainbat artikuluak irakurrita, lotsagarria da emakumeen izena duten kale edota plaza kopurua munduko hirietan. Une egokia izan zitekeen  kaleen izenak berrikusteko eta hainbat emakumeen izenak ipintzea.


Bukatzeko, eskoletan birplanteatu beharko genuke patioen erabilera: Zer ekintzak egin, nola eta zertarako ikasleek erabiltzen dituzten esparru desberdinak, noiz eta non jolasten duten neskek eta mutilek elkarrekin…




Patioaren erabilera aztergai dugunez eskolan, oso interesgarria iruditu zait Jaso Z.E. honi buruz egindako ekarpena ELKARTOKI proiektua azalduz.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/01/denbora-izena-izana-espazioa-eraldaketa.html




jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07