blogak

Hezkidetzan esku hartzen

III-6-3 Tratu onei buruz hausnartzen
Hausnartzen
Gakoa pertsona eta bere harremanak dira. Norberak bere buruarekiko baita honek besteekiko eraikitzen dituenak. Beste gako bat, errespetuan oinarritutako harremanak dira. Egia esanez, Hezkuntza-sistema hezkidetzailea osatzeko baliogarriak diren oinarriak gizarte osoaren eremu ezberdinetan ere baliogarria dira. Horregaitik, elkarbizitza positiboaren alde egiten dugu!!!





Kideen ekarpenak

Pozgarria da, Josunek eginiko posta hemen berriz ere isladatzea.
Alde batetik, Isabel Arresek (lankide ohia eta laguna) eta Marisa Escobalek Santurtziko Axular Institutuan eginiko proiektuen aurkezpena: Bizikidetza positiboa eta Elkarbizitza osasuntsuaren harira. Bestetik, urteetan (proiektu horietaz gain) herri mailan eginiko lan zoragarriagaitik, hainbat gazteentzat, hasieran LHn ondoren DBHn erreferente bihurtuz. Irakasle eredugarriak benetan!!!!!

Baliabide abesti, bideoak, linkakā€¦.
Ahozkotasuna harremanatzeko tresna baliogarria da. Komunikazio egokia eta eraginkorra erabiltzea, besteekin izango ditugun harremanak baldintzatuko ditu. Hona hemen honen inguruko artikulu interesgarria.

Komunikazio ez bortitza

Berdinen arteko tutoretzak, taldearen kohesiorako eta bullyina sahiesteko bide egokia da.



jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07