blogak

Hezkidetzan esku hartzen

ANIZTASUNA LAGUN


     Feminismoaren inguruan ikusitako guztiak merezi du azpimarra jartzea, ez baitago garrantzirik ez duenik: dena da pertinente. Hala eta guztiz ere, feminismoaren aniztasunean emandako bilakaeran eraginkorrak izan diren hiru errealitateak aipatuko ditut:

1.    Ziberfeminismoa. Ezagutzaren gizartean, egoera berrietan emakumeen eta gizonen berdintasun ezari aurre egiteko sortua.

2.    Hainbat herrialdetatik etorritako emakumeen ikuskerek, kulturek… egoerak birplanteatzea lortu dute. Hortik sortu dira, hain zuzen ere, emakume etorkinen mugimendu feministak.

3.    Heteronormatibitatetik haragoko askoatriko errealitateak, “Trans” errealitateak, transexualitatea, intersexualitatea, transgeneroa… barnebiltzen dituena.

      Horrekin guztiarekin oso lotuta dago Josebe Iturriozen adierazpenak, eta hain zuzen ere, Iturrioz da aukeratu dudan feminista.


 


         Aipatutako errealitateak gizartean indarra hartzen doaz, eta hari horretatik sortu da maskulinitate hegemonikoa zalantzan jartzen duen gizon feministen indarra. Maskulinitate asko daude, eta, nola ez, maskulinitate hegemonikoak indarkerian duen eragina nabarmena da.

      Hain zuzuzen ere, feminismoa ardatz duten maskulinitate berrion inguruan diharduen iazko blog- sarrera hau https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/FEMINISMOAKaukeratu dut. Izan ere, oso ondo ageri dira islatuta askotariko maskulinitateen ingurukoak, eta duten garrantzia oraindik ere “aitaren etxe” den gizarte honetan.

https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/7k/editions/7k_2020-11-15-06-00/hemeroteca_articles/ezin-da-maskulinitate-berriez-hitz-egin-feminismorik-gabe-maskulinitate-berriek-feminismoa-izan-behar-dute-ardatz?fbclid=IwAR0LVTesGin9T2oOPjeYzBl5cXTRL-9yAJIDJrQ9JuQybNRiwvibHF8j6_4&s=03

Amaitzeko, tamalez, esan nahi nuke feminismoa curriculum-eduki gisa izan duenik ez dudala aurkitu niren inguruan. 


 




 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07