blogak

Hezkidetzan esku hartzen

Aniztasun sexuala askatasunez bizitzeko alde

 

Zer da gizon bat izatea? Eta emakumea? Besterik ez dago?

Programa: https://buffer.com/stories-creator


Jaiotzen garenetik gizarteak sailkatzen gaitu: arra edo emea, zakila edo aluaren arabera. Dikotomia honetatik irten behar gara eta Hezkidetzaren alderdi garrantzitsu hau jorratu eta integratu. Eskolan ikasleak, irakasleak eta langileak aske sentitu behar gara eta ez dugu zertan besteen landu gabeko aurreiritziak jasan behar.

Berdintasunean murgiltzen garenenan uste dugu dena eginda dagoela eta ez bagara besteen larruan sartzen ez gara konturatzen zer bizitzen ari diren. Emakume gay baterako heteronormaltasunak bere egunerokotasunean nola eragiten dion adibide bat bideo honetan topa dezakegu. Ea honek hausnarketa egiten laguntzen digun eta ohartzen garen gure ikasleen egoeraz. 

Aniztasun sexualak normaltasunez bizitzeko eskubidea dugu eta bermatzen ez denenan indarkeria jasotzen da, honako argazkiak motak azaltzen ditu eta ez dugu ahaztu behar zer eraginak dituen pubertaroan dauden ikasleengan.

Iturria: : https://steilas.eus/wp-content/uploads/2015/05/Genero-eta-aniztasun-sexualerako-GIDA.-STEILAS.2015.pdf


Dikotomia honen inguruan hurrengo bideo proposatzen dizut, Josebe Iturrioz-ena: "Emakumeak eta gizonak ez dira existitzen". 


Ikastarokideek egindako post hau aukeratu dut. Bertan azaltzen diren argazkiak eta bideoak ondo azaltzen dute bizitzen dugun egoera.


Zer da aniztasun sexuala? Azalpen azkarra topatu dezakegu hurrengo bideoan



Erronka nagusiena homofobia gainditzea da. Ez gara konturatzen zenbatetan esaldi hauek erabiltzen ditugun: "zoaz popatik hartzera", "marikoia azkena" besteak beste eta zenbat kalte egiten duten. Genero estereotipoak ere lotura zuzena dute, agintzen gaituztelako nolakoak izan behar garen eta zer joerak izan behar ditugun eta hortik ateratzen dena etiketatzen dugu kaltetuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014en argitaratutako"Indarkeria matxistari, gipuzkoako foru aldundian erabilitako terminologiari eta horren oinarria den azterketari buruzko agiria"-n Indarkeria matxista honela definitzan du:

"Indarkeria matxista: tradizioz esleitutako genero-eskemak –intersexualak, transgeneroa, transexualak, homosexualak, lesbikoak, eta ohiko sexu/genero eskema birsortzeari uko egiten dioten emakumeak eta gizonak– apurtzen dituzten gorputzei espazio fisiko eta sinboliko guztietan egiten zaizkien indarkeria mota guztiakbarnean hartzen dituena, gorputz intsumiso horiek pairatzen dituzten zuzeneko indarkeriaren adierazpen askotarikoak haurtzaroan agertzen direla eta, hainbat molde hartuta, bizitza osoan mantentzen direla ulertuta."

Eskuragarria: http://www.irun.org/igualdad/down/terminologia-indarkeria-matxistaren-arloko-kontzeptuak.pdf

Amelia Barquin-en hitz hauekin geratzen naiz:

Ez dakit zenbateraino kontziente garen gure identitatearen eraikuntzan zer-nolako eragina daukaten eskolak eta eskola-komunitateak

“Espazio seguru eta orekatua izan behar duelako LGTBIQ+ ikasle guztientzat, sexu-joera, sexu-identitatea edota genero-identitatearengatiko era guztietako bazterkeria, jazarpen edota erasoetatik babestuta sentituko diren espazioa.”

http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20170301/eskola-feministarantz

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07