Ohiana Sanchezen Blog-sarrera aukeratu dut Lehen hezkuntzako lehen ziklorako sexu-afektibitatearen materiala zabaldu duelako. https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/heziketa-afektibo-sexual-osasuntsu.html
Lehen eta Bigarren Hezkuntzan Heziketa afektibo-sexuala lantzeko materiala konpartitzen dut linka: https://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/recursos-trabajar-educacion-sexual/
Sexumuxu programa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako programa bat da, heziketa afektibo-sexualari buruzkoa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak sustatua. SEXUMUXU proposamen interaktibo bat da: teknologia berrietan oinarrituta dago, eta DBHko hirugarren eta laugarren mailetako ikasleentzat da. Helburu nagusia da nerabeei laguntzea dituzten premia afektiboak eta sexualak gobernatzeko gaitasunak barneratzen. Horretaz gainera, materiala eskaintzen du, bai irakasleentzat, bai gurasoentzat.https://www.euskadi.eus/informacion/sexu-muxu/web01-a2osabiz/es/
Liburu batean fijatu naiz: Moxie (Edición española): La revolución de las chicas. Jennifer Mathieu. Atzo, netflixen “moxie” filma hasi nintzen ikusten. Nerabeekin lan egiteko materiala izan daiteke. Patriarkalismotik at egoteko aldarrikapeneko errekurtsoa da.
Eremu hezitzailean lantzekoerronkei dagokienez:
· Tutoretzan maila guztietan jorratzea sentsibilizazioa eta prestakuntza.
· Emakumeen eta gizonen sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea, desira eta plazera,sentimendu eta emozioak, maitasun erromantikoaren mitoa, amatasunarena….
· Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea eta sexualitate anitzen diskurtsoa normalizatzea.
· Norberak bere gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen balorazioa sustatzen duen heziketa.
· Aisialdia eta sare sozialak benetako askatasunez, segurtasunez eta eraldaketak
gauzatzeko esparru bezala erabiltzeko erremintak ematea.
· Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea eta material didaktikoetan aniztasunaren presentzia sustatzea.
· Ikastetxea zein beste lan esparruak aske esperimentatzeko eta espresatzeko gune bihurtzea.
· Hezkuntzako berrikuntza departamentuan afektibo-sexuala hezkidetza proiektu, planak daudela bermatzea.
· ISEI-IVEIn ikastetxeetako heziketa afektibo-sexualaren tratamenduaren ebaluazioa bermatzea.