blogak

Hezkidetzan esku hartzen

8. edizioa amaitu eta etapa aldaketa dator!

Bukatu da 8. edizioa! 

Mila-mila esker ikastarokideei bloga elikatzeagatik. Orain dela 8 urte "hezkidetza" bilatuz gero, eskasa zen bilaketak ematen zuen emaitza. 8 edizioak burutu eta gero, denon lanari esker 3.220 sarrera sareratu ditugu hezkidetzari buruzko hamaika gaien inguruan. Horren guztiaren balio erantsia: euskal hezitzaileok gure askotariko errealitateetatik eta euskaraz digitalean aritu izana, lurralde digitalean ere gure presentzia areagotuz!

 Bestalde, mila esker blog honen jarraipena egin duzuen guztioi! Gaur arteko 263.150 bisitek erakutsi digute hor zaudetela eta gero eta gehiago garela #HezkidetzarenAlde biltzen ari garenak.

 8 urte hauetan aldaketa ugari bizi izan ditugu. Bizitza aldaketa da eta iritsi da ikastaroari buelta bat eman eta eguneratzeko!

Adi berriei!

 


jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07