blogak

Goazen! telesaileko sekretuak

Aurrera doa ‘Go!azen 4.0’ren grabaketa!

“Go!azen” telesaila egiten duen lantaldea buru belarri sartuta dago hurrengo denboraldiko atalen grabazioan. Hainbat lekutan ari dira lanean azken egunotan (Donostian, Azpeitian…) udazkenean ikusi ahal izango ditugun istorio berriak sortuz. Eta halaxe jarraituko dute abuztu erdi aldera arte.

Hauxe da Instagramen duten kontu ofizialean jarri duten grabazioko argazkietako bat.

Bien bitartean, “Go!azen dantzatu eta abestera” ikuskizuna herri herri dabil, festaz festa. Hainbat aktore Euskal Herriko festetara gerturatzen dira bertako haur eta gaztetxoekin telesaileko abestiak kantatzeko eta koreografiak erakusteko.

Mundakan eta Aretxabaletan izan dira. Argazki eta bideoren bat ikusi dugu Instagramen!

Uda osoan zehar herriz herri ibiltzen jarraituko dute. “Go!azen”en webguneko albiste honetan ematen da ikuskizunaren berri.

 

Goazen logo

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07