blogak

Garaigoikoa

Zergatik kantatu euskaraz?

Lander Muñagorrik Hizneteko sakontze egitasmo zeharo interesgarria egin du. Bertan aztertu du zergatik hautatu duten egungo musika talde batzuek euskaraz kantatzea. Eta, horretarako, hiru musika talderen kideak elkarrizketatu ditu: Izaro, Huntza eta ETS.

Merezi du sakon aztertzea bakoitzak zer dioen, bakoitza zer egoeratik abiatzen den euskaraz aritzeko erabakia hartzeko, bakoitzak dakartzan ñabardurak eta ideiak. Nire ustez, gaur egungo gazteen erabilera azaltzeko hainbat faktore topatu daitezke ikerketa horretan (eta, agian, aurrera egiteko palanka batzuk ere), bizipenak eta sentimenduak beste gai batzuetara estrapolatuz gero.

Dena den, niri ikerketak gauza bat erakutsi dit (aurreiritzi bat, gurago baduzue): melodia bakoitzak, kanta bakoitzak hizkuntza bat eskatzen duela (Izarok dio hau eta Lander Muñagorrik honi hautu estetikoa deitzen dio). Eta itzelezko barregura ekarri dit. Izan ere, euskarazko musika (eta ez dut uste bakarra denik) bertsioez josita dago, beste hizkuntza batzuetatik euskarara ekarritako kantuez josita hain zuzen ere. Baina, tira, ni ez naiz kantu egilea eta agian, akaso, beharbada, apika, melodia bakoitzak hizkuntza bat eskatzen du. Edo, agian, nire bizitzako banda sonora urte askoan izan den Salam agur diskoa ez da euskaraz (eta ni konturatu ez).

Hala ere, Landerren ahotik entzun gura badituzue ikerketa honen nondik norakoak, Gasteizen, Oihanederren, izango duzue aukera otsailaren 25ean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07