blogak

Garaigoikoa

Urruneko hizkuntza, Beñat Sarasola

Poesia maite dut eta soziolinguistika da blog honen gai nagusia. 2018an, hilean behin, poema soziolinguistiko bana ekarriko dut blogera, nik baditut batzuk prest, baina edonork poemarik proposatu gurako balu, badaki twitter bidez edo iruzkin bat utziz egin dezake.

Lehena, Beñat Sarasolaren “Urruneko hizkuntza”, 2007an argitaratu zuen Kaxa huts bat (Susa) liburutik hartua.

URRUNEKO HIZKUNTZA

 Urruneko hizkuntza batean

«zuhaitz» hitzak tristezia esan nahi du

«tristezia» hitzak loria

«loriak»k txorimalo

«txorimalo»k kuku

«kuku» esaten zaio epaitzeari

«epaitu» da hemen ikusi deitzen diogun hori

«ikusi» diotenean sorgindu esan gura dute

«sorgindu» diotenean laboratu

«laboratu» entzuten baduzu sinetsi uler ezazu

«sinetsi» entzutean baloi

«baloi» entzunda gizen

«gizen» erabiltzen dute exodoaren ordez

«exodoa» da beraientzat

guk denbora neurtzeko erabiltzen dugun gailua

Baina han ez dute epailearen aurrean

hizkuntza horretan hitz egiteko batere oztoporik

urruneko lurralde hartan ez dituzu «diglosia»

edo «normalizazioa» bezalako hitzak entzungo

ez dituzte euren hizkuntzaren aldeko

jaialdi erraldoiak antolatzen

han ez dago inor hizkuntza horren alde

ez dituzte irrati eta egunkariak zigilatzen

 Urruneko hizkuntza hartan

«hizkuntza» hitzak hizkuntza esan nahi du

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07