blogak

Garaigoikoa

Tosepan 2.7

Goiza komunikazioarekin hasi dugu, hango eta hemengo irratiko kideentzako grabazioak egiten. Hurrengo egunetan entzungo gaituzue han eta hemen. Momentuz, irratiratu den lehena Radio Euskadin egindakoa izan da (biba zu Maialen!).

Horren ostean sartu gara Tosepan taldeko zuzendaritzan. Hizkuntza irizpideen inguruko dokumentua aurkeztu dugu, baina, jopuntan geneukan zerbait zabalagoa: erakundetzea. Eta hainbat aurrerapauso egin ditugula iruditzen zait (zaigu). Metodologia eta pedagogia erabiltzen ditugu askotan geure lanetan, baina oraingo honetan beste zerbait gertatu delakoan gaude. Ereindakoa fruituak ematen hasi dela esango nuke, eta igarri da. Hizkuntza sustatzaileak, hizkuntzaren zaintzaileak, bizi-proiektuak, sentipentsatu, ekintzarako formazioa, bistaratzea, gatazkak irabazteko dira, talentua (hemen ere!), ekonomia sozial solidarioa eta eraldatzailea, … Horiek guztiak harilkatu dira zuzendariekin izandako eztabaida-solasaldietan. Tumatxa!

Arratsaldean ere bilera luuuuuuzea izan dugu. Hurrengo urteetako planaren nondik norakoak izan ditugu hizpide. Adituan ibilitako guztiek aurkeztu dituzte euren proiektuak eta loratze linguistikoaren adarrak harilkatu ditugu. 2006tik dabiltza modu batera edo bestera Tosepanekoak hizkuntza biziberritzean. Eta orain badirudi mugarri sendoa jartzeko aukera dagoela ematen du. Ea hala den, gu bultzatzen saiatuko gara, aholkuak ematen eta inplikatzen.

Amaitzeko, arratsaldeko ideia batzuk (apunteetatik tiraka): komunitatea da ezagutzaren iturri, router librea, planaz jabetu, lurraldearen defentsatik zer dugu ikasteko?, plangintzagileak gara gu, internet komunitarioa, ahozko tradizioa, berrabiarazi eta abar. Bihar gehiago.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07