blogak

Garaigoikoa

Pareen artean #etxealdia

Komunitatea egiten ari gara azken egunotan, komunitatea pareen artean. Eta ez, ez nabil han eta hemen sortu diren elkartasun sareei buruz, ez, baina horiek ere baditut gogoan (biba zuek!). Ez, euskarazko edukien sorkuntzari buruz ari naiz.

Badirudi, gainera, Gorka Juliok dioen bezala, jabetza intelektualari arrakala indartsu batzuk sortzen ari zaizkiola han eta hemen: askatu dituzte (egun hauetarako bada ere) bideo, kanta eta abarrak, liburu, ikerketa eta enparauak, …

Baina, nik batez ere nabarmenduko nuke zenbat material interesgarri ari den sortzen: .eus enpresa txikiei emandako doako aholkularitza, kultur sortzaileek emandakoak (Berriako sormen aretokoak, esate baterako), bertsoa online ikasteko baliabideak, Elhuyarrek haurrekin esperimentuak egiteko sortu dituztenak, zumba, yoga (hau edo beste hau) eta abarren klaseak (euskal dantzak ere), baserriko plaza webgunea, AEKk egin duen youtuberren zerrenda, bideo-joko iruzkinduak Game Erauntsiaren bidez, …

Nik nabarmenduko nuke, batez ere, hezkuntzan egiten ari diren lana: Jakindun (matematika, fisika eta kimika), ETBk ematen ari den programa (Bitartean, etxetik ikasten), gorputz heziketa etxean egiteko baliabideak, Kokoriko hezkuntza faktoria egiten ari den lana, Arrasateko Olgeta denda egiten ari den esfortzua, UEUk askatu duen IKTak eta konpetentzia digitalak liburua, mintzalasai egiten ari den esfortzua, … (aipagarria da ere Galizia aldean martxan jarri duten aulas galegas plataforma).

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07