blogak

Garaigoikoa

NGk 30 urte

Gazte-gaztea nintzen, oraindik institutua hasi barik. Ordurako, entzuten genuen auzoan hip hop musika, Run DMC, LL Cool J, Beastie Boys eta, batez ere, Public Enemy. Entzuten genuen ere musika elektronikoa (acid house deitzen genien orduan), eta abar.

Eta bat-batean, euskaraz gauza bertsua egiten zuen talde bat deskubritu ninduen gelako lagun batek, errepikatzailea zen lagun batek: NG, aizkora bi, portada gorri bat eta ume bat tankeen aurrean skate baten gainean. Eta buruz ikasi nituen kantuak, hasi eta amaitu, eta mundu berri bat deskubritzeko sentsazioa izan nuen (gainera, mundu berri partikular samarra, ze ni nintzen auzoan euskaraz zekien bakarra, gure lagunartean behinik behin).

Eta horrek ate batzuk ireki zizkidan. Euskara erabat modernoa zela, gure inguruari begiratzeko antioju ederrak zirela euskararenak, gertatzen zitzaiguna adierazten zutela euskaraz eta guri gustatzen zitzaigun erritmoekin, eta abar. Adin horretan horrek errebelazio kutsua izan zuen neuretzat.

Ekainaren 5ean 30 urte egin zuen bizitza aldatu behar zidan disko horrek. Egun horretan bertan aurkeztu nuen doktore-tesia. Eta TWn esan nuen: disko horretan Neguk egindako hizkuntza-hautuari esker hein batean nengoela aurkezten egun horretan bertan euskararen biziberritzearen inguruko tesia. Eta hala da. Betirako gogoan!

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07