blogak

Garaigoikoa

Mina

Orain ez dela asko, mintegi batean izan nintzen EHUn. Mintegira Raul Zelik etorri zen eta mila gairen bueltan ibili zen berbetan: komunitatea, kontraboterea, kultura kooperatiboa, ekintza zuzenak, eduki alternatiboak, komunitateak trinkotzea, herrigintza, praktika sozialak, sinboloak eta abar.

Apunte asko hartu nuen, baina, ordutik, esaldi bat darabilkit buruan: “mugimendu sozialek mina eragin behar dute”. Eta, gurera ekarrita, euskararen aldeko mugimendu sozialek mina eragiten al dute? (edo enpresetako euskara planek mina eragin al dute?).

Nire ustez, kontzeptu arantzatsua da euskalgintzan minarena, baina agian inoiz horren arabera neurtu beharko genituzke geure aurrerapausoak … (edo ez).

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07