blogak

Garaigoikoa

Mila udaberri

Askotan aldarrikatu dut Galiziara gehiago begiratu behar dugula. Eta horretan behin baino gehiagotan ahalegindu naiz. Oraingo honetan ere, Galizia aldeko hainbat proiektu ekarri nahi ditut hona, mila udaberri sarien karietara. Galiziako hizkuntza-langileak biltzen dituen CTNLk antolatu du sariketa hau, aurten bigarrengoz. Sari hauek sortu ziren galiziera sustatu edo haren erabilera handitzeko programak, ekintzak, kanpainak eta proiektuei aitortza emateko. Ikusiko ditugu urte bietan saritutako zazpi proiektu zeharo interesgarri hauek:

Burela eredua: lehen sariketan proiektu egonkorraren saria eraman zuen Lugoko MariƱan garatzen ari den proiektu itzel interesgarri hau. Hezkuntza interbentzio soziolinguistiko hau 2004tik dago martxan eta zeharo inspiratzailea izan dakiguke. 

Proxecto Youtubeir@s: hau ere 2019ko lehen sariketan izan zen irabazle. Youtuben galizieraz ari diren kideei formazioa ematen die, sariak antolatzen ditu, edukiak sortzeko ahalegina egiten dute eta abar. Proiektu zeharo polita eta gurean ere aplikatzeko modukoa (edo twitch-en). 

GCiencia: 2019an saria jaso zuen proiektu honek. 2013an jaio zen kazetaritza proiektu hau, zientzia galizieraz dibulgazioa egiteko. 2019an galiziera hutsezko komunikabiderik kontsumituena zen sareetan eta itzelezko arrakasta izaten jarraitzen du. Adi jarraitu beharreko beste proiektu bat.

Regueifesta eta Enregueifate: 2021ean hauxe izan da proiektu egonkorraren saria eraman duen proiektua. Regueifa bultzatzeko dinamikak dira hauek, batez ere ikastetxeetan eta abarretan. Bertsolaritzari begira ari dira hauek hein handi batean. 

Galeguiza-t: gurean badira nerabeen euskara elkarteak. Hau antzeko zerbait da, baina Galizian. Besteren artean, musika garaikidearen lehen antologia egin dute (300 bandatik gora aktiboan gaur egun).

Semente: honek ere irabazi du sari bat. Sementeak dira eskola autogestionatuak, galiziera hutsean (han ez dago murgiltze eredurik!) eta ikuspegi pedagogiko eraldatzaile batetik. Ikastolen elkartearekin harreman estua dute azken aldion. Merezi du arretaz jarraitzea, fenomeno bilakatzen ari dira-eta. 

Galegoempresas: galiziera erabiltzen duten enpresei ikusgarritasuna emateko webgunea eraiki dute hiru udaletako galiziera-zerbitzuek. 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07