blogak

Garaigoikoa

Kolektiboa edo mugimendua?

Ez dira gauza bera gay kolektiboa eta gay mugimendua. Lehenengoa erabat anitza da, askotarikoa, hainbat ideologia, sexu, formazio akademiko, adin, jatorri geografiko, jatorri soziolaboral, erlijio eta sexualitatearekiko jarrera duten norbanakoek osatzen dute. Bigarrena, berriz, homosexualen eskubideen aitortza, harrotasuna eta duintasuna kalera atera nahi duen mobilizatutako jende-talde txikia litzateke.

Aldatu Raul Lopez Romoren aipu honetan gay eta homosexual berbak eta jarri horien ordez euskaldun eta euskaltzale. Euskaltzaleok komunitate euskaldunarekin zer harreman, zer praktika, zer diskurtso, izan beharko genukeen aztertzeko sasoia da, ez ala? Baina aztertzeko sasoia da, batez ere praktikaren bidez.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07