blogak

Garaigoikoa

Kasualitatea ote?

Abdullah Öcalanek idatzitako Zibilizazio Demokratiko baten aldeko Manifestua irakurtzen ari naiz (momentuz lehen bi aleak irentsi ditut). Soziolinguistikarekin edo hizkuntza soziologiarekin momentuz zerikusi gutxi du orain arte irakurri dudanak, baina tira …

Bigarren ale honen hitzaurrea Raul Zibechik idatzi du. Eta honako hau dio: “Herri kurduaren erresistentziak, Txiapaseko zapatistekin batera, sasoi honetako jarduera askatzailearen eta pentsamendu kritikoaren onena gorpuzten du”.

Praktika askatzaileak egiten ari dira kurduak, praktika eraldatzaileak egiten ari dira zapatistak. Askatasuna, irudimena eta tradizioa elkar elikatzen duen hirukian garatzen ari dira praktika horiek. Eta, nire ustez, ez da inondik ere kasualitatea praktika horiek hizkuntza menostu eta gutxiagotu baten abaroan sortzea. Hala ere, nire ustez, mugimendu biek badute zer hobetua euren hizkuntza gutxiagotuen babes eta zabalkundean.

Baina, tira, Öcalanek esaten duen bezala, “ez dago erralitate aldaezinik, apurtu ezinik. Gainera, zapalketa eta esplotazioa dakarten erakundeak suntsitzea bizitza askerako bete beharreko betekizuna da”. Hortaz, hizkuntza askapen bideei ere ekin beharko diete noiz edo noiz, berandu baino lehen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07