blogak

Garaigoikoa

Kartografiak

Boterea kartografiatu omen daiteke, edo, hobeto esanda, botere harremanak kartografiatu daitezke, antza. Horrek galdera sorta bat ekarri du neure burura:

Non kokatzen gara euskaldunok boterearen kartografian? Zer posiziotan? Eta euskaraz bizi gura dugunok? Zelan mugitu gure posizioak boterearen kartografian? Non sakatu? Non mugitu?

Zelan eraiki dugu euskaltasun hegemonikoa? Zelan sendotzen da hau gaur eta hemen? Zer leku utzi diegu euskaltasun alternatiboei? Zelan desmuntatu dezakegu hegemonia hori? Deseraiki behar dugu berreraikitzeko? Ala desagerrarazteko? Zelan sentipentsatu euskaraz?

Zelan joan periferiatik periferiara zentrotik pasatu barik? Zentrorik behar al dugu? Zentro bat? Ala ehunka? Erdigunea(k) apurtu behar d(it)ugu? Unibertsalak ala pluribertsalak izan behar al gara? Non daude euskaltasunaren gune neuralgikoak? Gure hizkuntzak benetan deszentratzen gaitu?

Euskaltasunak errebeldea behar du izan? Euskaltasun subertsiborik al dago? Euskaltasun disidenterik al dago? Kontra-espazioak behar ditugu? Arrakalatu behar ditugu espazio hegemonikoak? Norabide askatzaileekin bat etorri behar du euskaltasunak? Eraldaketa soziala egin daiteke hemen eta gaur euskara ez den hizkuntza batean?

Begirada garbitu behar al dugu? Deskolonizatu behar ditugu gure buruak? Zelan desahaldundu behar dugu? Zer deseraiki behar dugu? Zer desikasi? Zelan desasmatu gure buruak?

Boterea eskuratu behar dugu? Ala boterea barreiatu behar dugu?

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07