blogak

Garaigoikoa

Jendartea aldatu

Zelan gauzatzen da aldaketa soziala? Mila teoria daude han eta hemen. Hala ere, asko gustatu zait Jokin Azpiazuk esaten duen hau eta zer pentsatu latza ekarri dit:

Garrantzitsua da aldaketa sozialaren jatorria eta gakoari buruzko eztabaida dikotomikoa saihestea. Bi ideien artean dantzan ibili gara eta polarizatzeko joera izan dugu. Batetik, lelo liberala. Honen arabera, gizakiak bere borondatearen arabera edozein gauza aldatzeko gaitasuna du (zuk aldatu dezakezu nahi baduzu). Bestetik, dogma estrukturalista. Honen arabera, pertsonok jarduten dugu egitura egonkor batzuetan oinarrituta eta egitura horiek aldatuta bakarrik eragin ditzakegu aldaketak. Kasu honi dagokionez, aldaketa proposamen batzuk gure portaera pertsonaletan oinarritu dira, baina egiturak ukitu gabe. Beste batzuk, ordea, egitura aldaketak proposatu dituzte, baina inor ukitu gabe. Dimentsio berriak altxatu behar ditugu plano honetan eta aldaketa sozialari begirada poliedrikoagoak eskaini behar dizkiogu.

Jokin Azpiazuren beste hau ere azpimarratu dut:

Aldaketa soziala eragin gura duen ekimenek bilatzen dute programa edo proposamen politiko edo sozial batzuen aldeko identifikazioa edo babesa. Horretarako, igorri gura dugu ulertua izan daitekeen mezua, onargarria izan daitekeen mezua eta erakargarria izan daitekeen mezua. Izan ere, eragin gura dugu eta aldaketa gauzatu gura dugun pertsonekin lan egin.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07