blogak

Garaigoikoa

Indigenak

Etxealdian egon garen bitartean milaka hitzaldi eta abar egon dira hor nonbait. Haietako bat izan da Francesc Bailón-ek eman duena Groenlandiari buruz. Francesc-ek beste mila gauzen artean (bi ordu eta erdi egon zen berbetan) honako hau aipatu zuen: Kalaallit Nunaat-en (Groenlandia bertako izenez) munduko lehen gobernu indigena dagoela.

Berak indigena esan zuen. Beste leku batzuetan jatorrizko herri berba erabiltzen dute. Ez naiz sartuko bi termino horien arteko aldeetan. Ez du merezi. Baina zer da indigena izatea? Zer da jatorrizko herritar izatea?

Termino horrek mila konnotazio izan ditzake. Batetik, leku bateko jatorrizko herritarrei egin dakieke erreferentzia. Hala balitz, Francesc-en baieztapena gezurra litzateke. Ze, Afrikan, Asian edo Europan ere badira gobernu indigenak. Bestetik, indigenak izan daitezke kultura tradizionalak gordetzen dituzten etniako kideak. Kasu horretan ere, zalantzazkoa litzateke Francesc-en baieztapena. Afrikan eta Asian, batez ere, kultura tradizionaletako kide askok dutelako gobernu egiturarik. Hirugarrenik, indigena terminoa batez ere Ameriketan erabili da (salbuespenak Australia eta Zelanda Berria lirateke). Hirugarren adiera horren arabera, bai, inuitek dute munduko lehen gobernu indigena, bai.

Honekin guztiarekin ez dut gutxietsi nahi Groenlandian inuitak egiten ari diren autodeterminazio prozesua, inondik ere. Baina bai ohar bat egin gurako nuke indigena terminoaren inguruan, nahasgarria iruditzen zaidalako. Tira, Garabideko lagunek seguruenik honen inguruan nik baino zeresan handia izango dute, edo ez …

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07