blogak

Garaigoikoa

Identitatea salgai

Identitateak saltzen du? Bai, saltzen du, baina badirudi saltzen duen bakarra identitate fosilizatua dela, teatralizatua nahiago bada. Adibidetxo batzuk emango ditut.

Bretainian, zoazen lekura zoazela, souvenir dendetan ez duzu aurkituko Frantziako banderarik, ez ikurrik. Denak bretoiak izango dira, zeltak (edo zelta-ustekoak). Hori bai, Kemperren bretoi musika eta literatura saltzen duen denda bakarrera sartuz gero, zu izango zara turista bakarra (gune turistikoan egon arren).

Ipar Euskal Herrian ere berdintsu. Nahiz eta hemen identitatearen parte garrantzitsua izan jatekoa: biperrak, xingarra, gasna eta arnoa, besteak beste. Hego Euskal Herrian identitate fosilduak gero eta gehiago saltzen du. Eman buelta bat Bilboko souvenir dendetatik edo Donostiako Alde Zaharreko pintxolandiatik. Europatik kanpo ere ikusi dut nik identitateak saltzen duela. Aotearoann maoriek (haka dantzak eta maorien artisautza), Mexikon nawatek (artisautza batez ere) … Baina, beti, identitate fosildua, esentziala.

Galdera bat darabil neure buruan Bretainian egon naizenetik: posible al da identitate ez fosilduak ere saltzea? (Uemakoek ere galdera berari erantzun bat eman nahi diote)

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07