blogak

Garaigoikoa

Hizkuntzaren bihotzean

Abenduan Sechu Sende idazle galiziarrak bere FBko orrian No coraçom da língua izeneko poema argitaratu zuen. Eta, ohikoa den legez, nik hartu eta euskarara ekarri dut. Hizkuntzaren bihotzean!

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non umeok beti egiten dugun berba galizieraz,

non gure hizkuntzan kantatzen ditugun amodio kantak

eta entzuten ditugun.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non hizkuntzak gogor taupadaka egiten duen,

eta berba egiten diogun ezagutzen ez duenari

maitatzen duenari

edo mespretxatzen duenari.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non munduko hizkuntza guztientzako 

eta gure ametsetako berba guztientzako lekurik den.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non jendeak erosketa zerrenda idazten duen

eta maite zaitut, Alokagai edo

ez ahaztu zaborra ateratzen moduko gauzak.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non egunkariak, haur-aldizkariak,

sare sozialak, musikak guk bezala egiten duen berba.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

non taupadaka dabilen gure hizkuntza

ospitaletan, tailerretan, eskoletan

lanbide guztietan.

Non berba bakoitza bizi den intentsitatez, indarrez

eta amorruz, beharrezkoa denean.

Non zentsura borrokatzen dugun, 

errepresioa, melankolia eta horrelako gauzak

sufritzen duten herrien ohorearekin

eta borrokatzen duen klasearen harrotasunarekin.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

eta idatzi 

sabeletako tximeletei buruzko gidaliburu bat,

bizitzaren berbategi teknikoa,

zalantza sentimentalen hiztegia.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

mugikorraren bidez, ordenagailuaren bidez

edo kutxazainaren bidez.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

oraindik existitzen ez diren bideetatik.

Bihotza mundu guztiari irekirik

lagunei eta ezezagunei

injustiziari begiak itxi barik

amets egin edo atseden hartzeko ez bada.

Hemengoa bazara edo etorri berria,

senti ezazu belearen musu laranjaren beroa udaberrian

hizkuntzaren bihotzean. 

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean

kontserba-lata batean, zelai batean

lau markoren artean,

erresistentzia berban,

errepideetako kurbetan,

unibertsoari egindako begirada batean,

berben ahizpatasunean.

Sartu zaitez hizkuntzaren bihotzean,

hizkuntzaren begietan,

eskuetan, hizkuntzaren besoetan

gure hizkuntzaren biriketan,

eta bizitza honen parte izan

askoren artean eraikitzen duguna

mundua aldatu nahi dugulako

hizkuntzaren bihotzetik.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07