blogak

Garaigoikoa

Hizkuntza gutxitu bat ikasi

Hizkuntzen ikaskuntzak eta irakaskuntzak milioiak mugitzen ditu: metodoak, liburuak, egonaldiak, eta abar. Gurean ere “negozio” garrantzitsua da. Baina hizkuntzen irakaskuntza horrek jarraitzen du koloniala izaten. Bilboko hizkuntza eskolan, esate baterako, ingelesa, frantsesa, euskara, errusiera, alemana, italiera eta portugesa baino ezin dira ikasi. Denak (euskara izan ezik) hizkuntza hegemonikoak eta hiztun askotakoak (hizkuntza garrantzitsuak, jakina).

Bilbon, ostera, hizkuntza gutxitu bat ikastea (euskaraz aparte) ia ezinezkoa da (bere sasoian Deustuko unibertsitateak galizierazko ikastaroa zuen eta Zenbat Gara elkarteak katalana). Ni galiziera ikasten aritu nintzenean, askok galdetu zidaten: baina zertarako ikasten duzu galiziera? Eta nik erantzuten nien: sudur puntan jarri zaidalako …

Denborarekin, hori baino argudio hobeak nituela konturatu naiz. Batetik, galiziera ikasita izan dut aukera jende askorekin harremanak izateko hizkuntza horretan (Euskal Herrian zein Galizian). Bestetik, harremanak izateaz gain, horiek sakonagoak edo hurbilagokoak izan direla iruditzen zait. Izan ere, hizkuntza gutxitu bat ikasten duen horrenganako hurbiltasuna bestelakoa da (bestela, galdetu kanpotik etorri eta euskara ikasi duen edonori). Eta, hirugarrenik, hizkuntzak ikastea beti da ona, eskema mental batzuk apurtzeko balio du. Baina, gainera, hizkuntza gutxitua bada, konplexu asko apurtzeko aukera ere ematen du.

Hortaz, ahal baduzu, ikasi hizkuntza gutxitu bat, edozein!

The post Hizkuntza gutxitu bat ikasi appeared first on Garaigoikoa.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07