blogak

Garaigoikoa

Hizkuntza (Fracisco Niebro)

Gaurkoan, poema soziolinguistiko batekin nator. Fracisco Niebro poeta, itzultzaile eta ekintzaile mirandesaren olerkia, hain zuzen ere. Bere “Ars vivendi, ars moriendi” liburutik ateratakoa.

Hizkuntza

1.

ia inork berba egiten ez duen hizkuntza eta oso gutxik

dakite esistitzen dela, baina horrek ez dakar munduko

zutabe ez izatea, txikia, egia da,

baina beti izan dira arrakala txikiak

hondamen handien iturburu

 

zer gehiago geratu ahal da oroitzapenetik hara?

nire jauregia izan zen kalea,

nire liburuak udazkenak barreiatzen zituen hostoak,

nire kantuak badatoz eta badoaz haizea bezala:

 

memoria isiltasunez osatua dago,

hitz iruinarriak dira:

jaso zenuenari eta denari heldu,

eta ukitu zure barruan mundu osoa:

zerbait bilatzen baduzu, izan daitezela esateko

hitzak.

 

tolesten baditut, inoiz ez dut muturra ikusten;

deitzen ditut, baina inoiz ez dira heltzen;

galdetzen diet eta erantzunean beti agertzen da misterio

kutsu bat;

batzuetan nire aurretik pasatzen da berri bat eta xurgatzen dut ostra bat balitz bezala,

baina inoiz ez zait sartzen eskuaren ahurrean:

hitzen kontsumizio hau hiltzen nauen jaia da,

tristezia beti sartzen den poztasuna,

zoratzen nauena, harri bat bota osteko

putzuko olatua.

 

4.

zaila da adjektiboen tirania erotikoari uko egitea,

plazerrez dar-dar egiten dut soinuetan lehertzen direnean,

gelditu gabeko orgasmoak eztarritik gora irtetean:

 

  • zenbait adjektibo bakarrik erabili ahalko ziren

preserbatiboarekin,

eta atariko luze batzuen ostean;

 

  • adjektibo batzuk erabiltzea gerra

deklarazioa da,

terroristen materiala:

ai, bakea isiltasunaren izena du.

 

  • belarra baino txarragoak dira,

ia ezinezkoa da haiekin amaitzea,

askoz zailagoa da eustea

kupidoren gezi zorrotzei eustea baino.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07