blogak

Garaigoikoa

Hedabideak arnasgune?

“Euskararen bizberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen” liburu mardul bezain interesgarria da. Eta niri bereziki interesgarriak egin zaizkit Alberto Barandiaran eta Gorka Salcesen artikulu biak.

Alberto Barandiaranek honela hasi du berea: “Izan daitezke hedabideak, edo sare sozialetako interakzio multzoa osoatzen duen joan-etorri aske iheskor eta antzemangaitza, euskararentzako arnasguneak?”. Eta jarraian arnasgunea bera zer den definitzen du:

Hizkuntza ez hegemonikoek toki edo eremu ahaldunduak behar dituzte arnasa hartu eta garatzeko, itota bizi baitira bestela. Hizkuntza, arnasguneetan, bizi ez ezik, biziberritu egiten dira.

Hizkuntzaren bizi-seinaleak, arnasguneetan, existentzia hutsaren adierazle diren taupadak izatetik, grina, indarra eta bulkada berritzailearen arnas kolpe biziak izatera igaro daitezke.

Gorka Salcesen artikuluak ere mila gai eta burutazio piztu du neure buruan. Adibidez,

Euskarazko kazetaren zirkulazioa (1.000 biztanleko ale kopurua) ez dago hiztun-dentsitatearen mende, eta zabalkunde-tasarik altuenak dentsitate oso baxuko herrietan ematen dira.

Euskararen tamainako komunitate batek ba ote du kapitalik esparru guztietan eduki mediatikoak ekoizteko?

Euren identitatearen parte den eta galdu nahi ez duten euskarari ainguratzeko bidea dira hedabideak, eta hiztun komunitatearekiko lokarria eskaintzen diete, hots, arnasgune ez fisiko bat.

Gazteari buruz ere jardun du Gorka Salcesek:

Hainbat hiztun potentzialek euskararekin egunero duten kontaktu bakarra irrati kate horrekiko esposizioa da.

Publiko aldetik arrakasta nabarmena duen Gaztearen moduko mila Vietnam piztea litzateke helburua, erdara nagusi den testuinguruetan euskararen arnasgune izango direnak.

Euskarazko ETBko kateak ere izan ditu mintzagai Gorka Salcesek:

Erabakimen propiorik gabe besteek egiten duten kopiatzea egozten diote ETBri. Batzuen zein besteen hausnarketek agerian uzten dute eduki-aukeraketa autorreferentzialaren aldeko apustua egin beharra dagoela, alegia, euskaratik eta euskaraz sortutako produktu propioak ekoiztearen aldeko apustua.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07