blogak

Garaigoikoa

Gela bat norberarena

Virginia Woolf-ek esan zuen emakume batek sortu ahal izateko dirua eta gela bat behar zuela (guztiz gomendagarria, jakina, Consonnik euskaraz argitaratu zuen liburu hau). Euskaldunok ere beharko genuke gela bat norberaren sormena elikatzeko?

Espazio fisikoei dagokienez, euskalgintzak Kafe Antzokiak sortu ditu han eta hemen (Bilbo izan zen lehena, gero etorri dira Durango, Elgeta, Ondarroa, Donostia, Derio eta, gutxi barru, Gasteiz). Baina espazio horiek propioak dira? Bai?

Hein batean, bai. Baina, hein batean, ez. Izan ere, nork ikusi du erdaldun bat deseroso Kafe Antzoki batean? Guretzat leku erosoak eraiki ditugu, baina ez diogu inori deserosotasunik eragin. Eta agian deserosotasun minimoa ere eragin beharko genuke (edo ez, ez dakit).

Askotan esaten da begiratu behar diegula feminismoei. Bilbon bada nora begiratu, adibidez: Oihu-k etxe okupatu feminista, non ni adibidez ezin naizen sartu. Euskaldunentzako bakarrik (eztabaida latza ekarriko luke euskaldun zer den eztabaidatzeak) espazio bat irekiz gero, zer gertatuko litzateke?

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07