blogak

Garaigoikoa

Erabilera plangintza

Orain dela gutxi, The Routledge handbook of language revitalization liburua izan dut esku artean (hobeto esanda, pantaila aurrean, baina tira). Bertan hainbat artikulu daude azpimarratzeko modukoak, tartean Joseph Lo Biancok idatzitakoa hizkuntza plangintzei buruz.

Egileak sei hizkuntza plangintza ezberdintzen ditu: estatus, corpus (bi hauek dira zelanbait kanonikoak), eskuratze, erabilera, prestigio eta diskurtso plangintzak. Niri bereziki deigarria egin zait erabilera plangintza.

Hortaz, apur bat aztertu beharko litzateke Lo Biancorentzat zer den erabilera plangintza. Bere aburuz, “erabilera esparruak mantendu eta irabazi nahi dituen plangintza da erabilera plangintza”. Eta berak lau azpiatal ezberdintzen ditu: hiztun berriak sortu, hiztun zaharrak indartu, esparru berrietara zabaldu eta esparru zaharrak biziberritu.

Bereziki, erakargarri egin zait hiztun berriak sortzearena. Izan ere, berak ezberdintzen du eskuratze plangintzan hizkuntzaren ezagutzak bereganatzea eta hiztun berriak sortzea.

Horrez gain, hiru erabilera esparru ekartzen ditu:

  1. Kontrolatu bakoak: etxea, lingua franca
  2. Erdi kontrolatuak: erlijioa, aisialdia, politika.
  3. Kontrolatuak: administrazioa, hezkuntza, zientzia eta teknologia, merkataritza eta industria eta abar.

Gure analisiak findu eta doitzeko ezinbesteko erreferentzia da artikulu hau, nire ustez (liburuan agertzen diren beste batzuk ere bai).

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07