blogak

Garaigoikoa

Ebaluatzen

Azken aldion, tesian murgil eta murgil ibili ostean, artikulu gutxik eragin didate zer pentsatua. Txillardegi sarietan irabazle izan den Miguel Galiciaren “Ebaluazioa: euskararen aldeko ekimenen labirintoan orientatzeko gakoa” irakurri dudan arte. Buruko hariak eta buruan txertatutako iltzeak ere mugitu dizkit, zeharo iradokitzailea iruditu zait eta zeharo baliagarria nire eguneroko lanean hobetzeko.

Izan ere, artikuluan Miguelek orain arte euskara planetan erabilitako ebaluazio irizpideak hankaz gora jartzen ditu. Bere berbetan esanda,

Engainagarria da, beraz, baieztatzea halako ekintzak halako emaitza ekarri duela zuzenean. Gehienez ere zera esan ahalko genuke: dena delako ekinbideak, ustez, eragin positiboa izan bide duela dena delako xedea erdiesteko saioan.

Berak, hain zuzen ere, kalitatezko irizpideak aldarrikatzen ditu (eta mahaigaineratzen ditu). Ze, kalitatea aintzat hartu barik, ez dago bereizterik zer den anekdotiko, hutsal, behin behineko edo funtsezko.

Kalitate hori zelanbait neurtzeko, fitxa bat proposatu egiten du egileak. Eta, horren arabera, irakurketa kualitatiboagoa eta kalitatezkoagoa egitea gure planen ebaluazioan:

Jarraitutasuna
  • Ohikoa.
  • Noizean behingoa.
  • Behingoa.
Beharrezko zerbitzuak. Auzo-lana. Zerbitzu-emaile.
  • Erabat
  • Neurri batean
  • Praktikotasunik ez
Doktrinatze funtziorik ez
  • Batere ez.
  • Partez.
  • Proselitista.
Transferigarria. Hedagarria beste esparru batzuetara.
  • Nabarmen
  • Nahiko
  • Isolatua
Bide batezko jarduera
  • Erabat.
  • Hein batekoa.
  • Berariazkoa.
Informala
  • Erabat
  • Hein batean
  • Formala
Behetik gorakoa
  • Osorik.
  • Erdi instituzionalizatuta.
  • Goitik beherakoa.
Protagonismoa bertokook
  • Bete-betean
  • Erdizka
  • Ez
Parte hartzearen nolakoa
  • Aktiboa
  • Hein batean
  • Ikusle hutsak
Jarduera arrunta (“tronkala”)
  • Erabat
  • Erdizka
  • Marjinala
Talka onargarria
  • Bai
  • Bare-bare
  • Gatazka iturri
Helduen parte hartzea
  • Aktiboa
  • Zirkunstantziala
  • Bazterrekoa

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07