blogak

Garaigoikoa

Dibulgatu eta dibulgatu

Udan Galizian eta Portugalen izan nintzen astebete (a ze gomutak!). Eta han nagoen guztietan bezala, liburuak erosteko erabiltzen dut. Aurten, besteak beste, “Sacar a lingua é de mala educación” erosi egin dut (eta “55 mentiras sobre a lingua galega” oparitu dit Xose Henrique Costasek, biba zu!).

Biak ala biak obra laburrak, irakurterrazak, dibulgatiboak eta aurreiritziak deseraiki nahi dituztenak. Lehenengoak elebitasun pertsonalaren apologia egiten du, oso modu errazean eta txukunean (dibulgatzaile aparta da Manuel Nuñez Singala, En galego por que non da beste liburu dibulgatzaile itzela). Elebitasunak haurrengan eta helduengan dakartzan aukerak aipatzen ditu bere liburu laburrean. Zuzen eta artez, eta atsegin.

Bigarrenak, ostera, galizieraren gainean eraikitako mito, aurreiritzi eta gezurrak deseraiki nahi ditu banaka-banaka. Hau ere dibulgatibo, hau ere zuzen, hau ere labur. Hara ere begiratu beharko genuke gure pedagogia soziala egiteko. Horretan, gu baino trebeagoak direlakoan nago.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07